Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/09/14 21:45:36.598 GMT+2

Bonberenea sutan

 

Asteburu honetan Tolosan egon naiz, Bonberenea gaztetxe famatuak antolatu duen Bonberenea sutan musikaldian. Lehen aldia da Tolosara mozorrotu beharrik gabe festara joan naizela, tamalez euria izan da jaialdiko protagonista bat, baina ezin izan du bertan zegoen sua itzali, piromano gehiegi antza.

 

Ostiralean arratsaldeko 8retan heldu giñen eta lehen inpresioa oso ona izan zen, antolakuntza aldetik dena ondo pentsatuta zegoen, Tolosan sartu bezain laster kartel mordoxka aparkaleku ofiziala nun zegoen jakiteko, bertan aparkalekuan gazte batzuk kotxeak zaintzen zituzten, sarrerak erosi eta barrura sartzean gaztetxearekin harrituta geratu giñen, futbol zelairuntz joan eta oraindik harrituago, aterpedun txozna galanta, zuzenean kontzertuak emititzeko pantaila bat... Gure burua kokatu ondoren bokadiloa jatera joan giñen, eta daiola jaten geundela hasi ziren lehen notak.

 

Musikaldia estreinatzako ohorea Borrokan taldeak izan zuen, pena bat izan da azkenean naiz roxa taldeak ezin izan duelako jo baina beraien ordezko bezela etorri diren Borrokan taldea interesgarria iruditu zitzaidan.

 

Hurrengoak kerobia, niri asteburuan jo duten 10 taldeetatik grazia gutxien egin didatenak, kanta pare bat salbatuko nituzke, baina orokorrean ez da nire gustoko talde bat.

 

 

Euria atertu zenean hasi zen zea-mays, betiko bezela oso ondo, Ostiraleko irabazleak, sentimentu mordoa transmititzen dute, ondo aukeratutako setlist batekin.

 

Instrumentuak aldatu eta Sorkun eta vice presidentes en ordua zen, bai sorkun bai vice presidentes separatuta ikusita nituen lehenago baina bateratutako proiektu honekin ez eta sentsazioa bi taldeak asko irabazten dutela da, rock grabea, stoner/doom etiketan katalogatu ditzakegu.

 

Gabari bukaera emateko (beranduago makala dj zetorren arren gu etxera bueltatu giñen) Anestesia handiak, riff azkarrak, sendoak hasieratik jendea bereganatuta zeukaten eta hurrengo egunean lokatza egotearen arrazoi bat anastasiako jarraitzaileek lurra irauli zutela da.

 

Larunbatean gauzak Ostiralean bezela joan ziren, oso ondo. Willis drummond taldeak eman zion hasera gauari, etorkizuna duen talde bat bezela ikusten ditut, gauzak oso argi dituzte eta horregatik uzten duten sentsazioa oso ona da.

 

Ondoren Inoren ero ni diskoan ez zaizkit gustatzen baina zuzenean oso gustora ikusten ditut, abeslaria benetako frontman bat da.

 

 

Ikusteko gogo gehien nuen taldea etorri zen ondoren, Lisabö  betiko bezela beraien intentsitatearekin nire ustez asteburuko irabazleak, ez nekien hainbeste jende mugitzen zutela, aurrealdea leporaino bete zen.

 

Ezlekuetatik irten bezain laster Deabruak teilatuetanen ordua etorri zen, zuzenean ikusten nituen lehen aldia izan zen eta oso pozik geratu nintzen, giro ederra jarri zuten, momentu espezial batzuk ere oparitu zizkiguten, bonbereneako gazte bat dantza egitera igo zenean, antolatzaile gazteak bonberenearen kanta abestera igo zirenean eta nola ez Gorka Urbizu kanta bat abestera igo zenean.

 

Bukatzeko Delorean Zarauztarrak, beti bezain dantzagarriak.

 

Nire balorazioa oso positiboa da, bi egunetan pozik bueltatu naiz etxera, 2 talde “berri” ezagutu ditut (borrokan eta willis drummond) eta beste zenbaiten kalitatea konfirmatu, aparte dagoeneko klasikoak diren beste talde batzuekin disfrutatzeko aukera.

 

Antolakuntzari 10 bat, kriston festa giroa, txoznetako prezioak merkeak (urak 0,5€), jende asko egon arren ez da agobio zentzaziorik egon, tamalez eguraldiarekin suerte txarra eduki dute eta ostiral arratsaldean berdea zena domekan marroia zen. Besterik gabe eskerrik asko antolakuntza eta parte hartu duten guztiei, gauzak nola egin behar diren erakusteagatik.

 

 

 

Nork: Demonocrazy.2008/09/14 21:45:36.598 GMT+2
Etiketak: sutan gaztetxea musika bonberenea kultura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...//goiena.net/blogak/demonocrazy/agur-rubio">Agur rubio Txaparrada Bonberenea sutan Urte bat,...

Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/11/22 12:19:52.729 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak