Aurreko Abuztuak 31ean egin nuen bezala, Blog-en eguna ospatzeko, nire google reader en ezinbestekoak diren bost blog aipatzera nator gaur.

Izenak argi uzten duen bezala, blog hau denbora bidaietan oinarritzen da, oso gustoko dudan gai honi buruz dagoen blogik onena dudarik gabe.
20minutos webgunetik salbatzen den gauza bakarra, egunerokotasun handiko binetak, askotan kritika azidoekin, beti kalitatearekin.

- Mentira más común en internet*
*Seguida muy de lejos por "déjame que te vea por la web-cam, te prometo que no te grabo"
Irudi bat, azpititulu batekin. Hori izan ohi da bere modu soperandia, kontuz, irrigarritasun handiko eremua.

Telebistako katea inoiz ikusi ez dudan arren, bere webgunean dauden blogak arretaz jarraitzen ditut, bereziki hau (de cine). Zinemari buruz jarraitzen ditudan blog guztietatik nire gustukoena.

Manuel Bartual, umorea eta melomania nahastean irteten den koktela, askotan identifikatuta sentitzen naiz.



Idatzi artikulu bat