Apa, demonocrazy da nire ezizena, aspalditik neukan pentsatuta blog bat sortzea eta azkenean animatu in naiz blog honetan edozein gairi buruz hitz egingo dut (filosofia, politika, etika, musika, historia, zinema, telebista, teknologia...).
Teknologia berriekin gaizki eramaten den batek orain dela gutxi galdetu zidan blog bat zer zen. Nik labur eta ulergarri erantzuteko “Betiko egunkariak (diario esanaiarekin) dira baina jendeak giltza azpian ezkutatu ordez interneten jartzen ditu” edo “ Jendeak bere iritziak usteko erabiltzen duen tokia da “. Hau esan ondoren pentsakor gelditu nintzen, zerbait gehiago ez al diren...
Lisabö musika taldearen azken diskorako Martxelek definitutako Ezlekuen (Igogailuak, gasolindegiak, itsaso-kaiak, autopistak, hotelak, putetxeak, komunak... ezleku fisikoak, existitzen diren arren ez dute inongo balorerik igarolekuak besterik ez dira «Nortasun efimeroa duten lekuak»)némesisak dira blogak, ezlekuen antitesisa, aurkako kontzeptu bat.
Blogak fisikoki inun egon ez arren denon etxean egon daitezke, teknologia berriek espazio dimentsioaren beste ideia bat ematen digute. Baina interneten benetako garrantzia ez da hori, edonork eduki dezakeela blog bat baizik. Aldizkarietan dagoen jendea aditua izan behar da, gainera behartuta dago notiziak idaztera (notiziak egon edo ez, egunkariek egunero orri kopuru bera dute), blogetan ordea edozeinek idazteaz gain nahi duenean idazten du. Zuk aukeratzen duzu aste baten 5 sarrera idaztea edo 2 hilabetetan ezer ez idaztea. Gaur egun “Pump Up the Volume” filma grabatzen bazuten irratiaren ordez internet erabiliko zen erreboltarako.
Beraz bizitzaren nire ikuspuntua zuei zabaltzeko eskubide hori erabiltzea aukeratu dut eta nik idazten dudan edozein gaietan erantzuten duten guztiei irakurtzeko konpromisoa ere hartzen dut.
Besterik gabe eskerrak ematea sareen sareko leku honetan jauzi zaretenoi eta goienari blog bat proportzionatzeagatik.
Hurrengo konexiorarte.


Erantzunak
Nork: Iker.2007/12/14 17:59:46.445 GMT+1