Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/04 16:52:07.186 GMT+1

“bitartekorik gabeko kultura” Nine Inch Иails: Ghost I – IV

 

Atzo NIИ musika taldekoek (Trent Reznor da ofizialki partaide bakarra) beraien webgunetik notizi freskuak ekarri zizkiguten, lan berri bat. Orain dela hilabete batzuk diskografiak alde batera utzi zituztela enteratu giñen, baina iñork ez zuen uste gauzak horrela egingo zituztenik.

 

Webgune honetatik eskuratu dezakezue diska berria, 4 zatiz konposatuta dago (denera 36kanta), denak instrumentalak, normalean NIИ ekoek egiten dutenarekin antz gutxi duen arren interesgarria da (oraindik lehen entzunaldian nabil, goiz balorazioak egiteko), baina benetan interesgarria dena distribuziorako erabili duten era:

 

Kantak lortzeko 6 aukera “ofizial” daude.

 

·        MUXUTRUK aukera honetan oraingoz lehen diskoa (9 kanta) lortu dezakezue, baina seguruenik denbora pasa ala kanta guztiak eukiko dituzte aukera hau.

 

·        5$ ren truk 36 kantak formato digitalean lortzeko aukeraz aparte pdf artxibo bat dator, 40 orrialderekin.

 

·        10$ ren truk kanta guztiak lortu ditzakezue digipack formatuan, kd fisikoan + 16 orrialdetako liburuxka.

 

·        40$ ren truk binilo laukoitza.

 

·        70$ ren truk kanta guztiak lortu ditzakezue 2 audio kd rekin eta beste dvd bat kanta guztien multitrack arekin (instrumentu guztiak banandu ditzakezu eta kantak aldatu, jolastu, kanta berriak sortu, gozatu...) eta gainera modan jartzen ari den Blue-ray bat dakar kanta guztiak 24 bit 96Khz goi mailako kalitatean entzuteko.

 

·        300$ lote honek bildumazale karakterra dauka, garestia da, baina extra mordoa ditu, NIИ en friki guztien delizia, aurrekoak ekartzen duenari liburuxka batzuk gehitu behar dira, biniloak eta Trent Reznorrek pertsonalki sinatuta daude.

 

Hau guztia zuzenean NIИ taldearen webgunetik etxera, estudiotik belarrietara. Gaur egun euroak duen prezioa ikusita 5$ (3,25€) kanta guztiengatik oso ondo dago eta diskoa fisikoki edukitzea nahi baduzu 10$ (6,5€) merkea izateaz aparte 100% artistarendako doa. Horrela guk musika merke lortzeaz aparte (nik oraingoz muxutruk deskargatu dut, baina gustatzen bazait 5$ edo 10$ ren truk erosteko plana daukat) artistak diru pila irabaziko du.

 

Bukatzeko hau dena irakurri baduzu seguruenik harrituta egongo zara 300$ lotea erosten duen jendea dagoen edo ez galdetuz, ba lote hori mugatua zen, bai zen, zeren eta 24h baino lehenago 2500 aleak gastatu dira. Egin kalkuluak:

 

 2500 * 300$ = 750 000$ = 492 000 € Lehenengo egunean!!!!!

 

Beraz, trent ez zaigu gosez hilko trankil, gozatu bere musikaz edozein izanik zure aukera. (36 kantak muxutruk entzutea nahi badituzu torrent hau erabili http://www.mininova.org/tor/1214911 )

 

 

 

Nork: Demonocrazy.2008/03/04 16:52:07.186 GMT+1
Etiketak: ghost trentreznor nin musika kultura nineinchnails | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak