Ostiralean hasten dira Pentekosteak, aurten Bergarako udalak jaietako programarekin batera, lehen aldiz gastuen aurreikuspena argitaratu du. Pozik ikusi dut non joaten den guztion dirua, benetan eskertzeko erabakia.
Kuriositate moduan gastu batzuk jarriko ditut SUBJETIBOKI aukeratuta:
Zezen-plaza, bigantxak, errekortadoreak----------26 712€
Kaleko banderin, kartelak ----------------------------5 692€
SGAE ----------------------------------------------------2 500€
Tarantella------------------------------------------------5 104€
...
Guztira-----------------------------------------------155 000€
Gastu guztietatik garestiena zezenak dira... Musika talde garestiena, tarantella gero urtero bezela inor ez egoteko eta SGAE betiko bezela guztion dirua alde guztietatik lapurtzen, nik sgae-n ez dauden musika taldeak bakarrik ekarriko nituzke, bestalde oso ondo iruditzen zait kalean jarri diren banderinak, oso ondo gelditu da herria, ideia berria eta nire ustez ona.
Beraz, aurten egin diren aldaketak egokiak iruditu zaizkit, orain jaiak ospatzea bakarrik gelditzen zaigu, beraz badakizu kanpokoa bazara, etorri paskoetara!


Erantzunak
Nork: Ibantxo.2008/05/08 09:54:22.157 GMT+2
Tapia eta Leturia eta Patxi............................... 3.016 €
Beste datu interesgarria. Pena gehiago ematen dau talde hau, drindots, joselu anaiak eta pareko talde horiek, zeren eta Tarantella edo beste moduko oskertrekin, jende heldua behintzat egoten da, dantza eginez, eta ez nao batere ados, orain dela urte batzutan larunbat gabetan orkesta ekartzen zituzten plazan, eta giro egoten zan, ikusiko aurten, besteetan moduan, tapia eta leturia eta beste taldeek penia ez duten emango, plaza ia hutsik egon da.
Nork: Arkaitz.2008/05/08 13:25:28.420 GMT+2
Juan zan urteko San Martin Jaixetan, plazam JOselu Anaiak jo zeben. Sekulako girua egon zan. Aipatu biharra dao, plazan, Once eta periodikoen kioskoen artian jarri dan txosnak asko laguntzen dabela girua hobetzera. Beraz, nik uste dot, Tapia eta Leturiakin plaza 'bete' ingo dala. Gañera, oker ez banago, Astelenian jotzen dabe, txosnetan talde 'gaupaserorik' ez dagola. Gañera, Sirimiri, ta Euxebio tabernen arteko paseoan dago kontzertu hau, ta honek be afluentzian eragina izango dabela uste dot.
Nork: Ibantxo.2008/05/08 16:00:37.691 GMT+2
Kriston girua Joselu Anaiekin? Barkatu ezatia, baña plazako txosna ez dau asko laguntzen. Ez dakit nun ibiliko ziñen jun zan urteko astelehenian, baña Tapia eta leturiako kontzertuan... hiro-lau bat asko jota borobil trikitixa dantzan, norbait txosnan eta plaza guztia hutsik. Bueno, plazatik tabernaz taberna pasatzen den gendia kontatzen badozu, plazan bertan egongo bazan moduan, ba norbait gehiago. Oso gusto txarra, talde txarrak aukeratu dituzte jaietan, gehien bat jende nagusiarentzat, zeren eta bakarrik astelehenoko Tarantella edota Mariatxiak dute.
Nork: Arkaitz.2008/05/08 20:23:05.707 GMT+2
Nork: Ibantxo.2008/05/08 22:03:43.612 GMT+2
Girua egon zan ala ez?
;-)
Nork: Ibantxo.2008/05/13 14:21:20.562 GMT+2