Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/24 16:46:35.032 GMT+1

Bergara; Asteburuetan ‘araurik gabeko herria’?

Harrituta.

 

Horrela gelditu nintzen asteartean, lagun batek sozialistek jarri berri duten kexa azaldu zidanean. Datu gutxi zitugun eta kontrastatu gabekoak, baina gaur goiena.net bertan gaiari buruzko berri bat irakurtzeko aukera izan dut.

 

Goienako albistea

 

Bergarak arazo asko ditu, ekonomikoak, kulturalak, sozialak... Arazo guzti horien barruan kokatuko nuke herri giro kaxkarra. Agian herriko tabernen kokapen geografikoarengatik da baina beste herri batzuekin konparatuz, bergara hilda dago aste-bukaeretan. Zapatutan irtetea aspergarria izan daiteke. Agian martxosoen filosofiarengaitik bizirauten du egoerak, Martxosoen ironia:

 

“Kanpora noa Bergaran ez dagoelako jenderik, Bergaran ez dago jendea kanpora noalako”

 

Kexara bueltatuz, susmo txar bat hartzen diot, ez ahal du kutxu politikoa edukiko? Agian martxoak 9ko hauteskundeei begira sozialistek bergaran boto batzuk irabazteko kasu irabazi batean sartu dira (tabernen itxiera ordua kasu irabazi bat da, legea betetzea  besterik ez delako). Baina beno, konspirazio hau planteatzeko frogak ez ditudanez isildu egingo naiz.

 

Egoera konpontzeko udaltzain brigada gabetan? Horrekin existitzen ez den arazo hori sortuko zen. Orain dela hilabete batzuk zapatu gabe batean istiluak egon ziren bergaran ertzainekin, jendeak edanda okurritzen zaion lehen gauza esaten duelako. Zapatu gabean, taberna aurretik polizia kotxe bat 2Km orduko abiaduran probokaziotik gertuago baitago segurtasunetik baino.

8 hilabetetan 3 pertsona kexatu dira zaratagatik eta sozialistek ordea herri guztiaren izenean mintzatzen dira. Espero dot kexa hau baztertzea eta benetan jendiai inporta jakon asuntuak tratatzia.

 

Mari Carmen Barrenetxea  Bergara ‘araurik gabeko herria’ baino ‘arimarik gabeko herria’ da.

Nork: Demonocrazy.2008/01/24 16:46:35.032 GMT+1
Etiketak: bergara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ka       Sailkaezina / Danetik:   Aurkezpena Bergara; Asteburuetan ‘araurik gabeko herria’? Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/03/14 12:42:34.091 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak