Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/06/27 15:31:13.289 GMT+2

Ba al dakizu zer ordu den?

Egunero entzun eta erantzuten dugu galdera hau, baina ba al dakigu benetan zer ordu den? galdera samurra iruditu arren, ez da horren sinplea...

 

What Time Is It? dokumentala ikusi berri dut, bertan historian zehar gizakiak denbora kontzeptuaren inguruan eduki dituen ideia desberdinak aztertzen dira, denbora zer den azaltzeko.

 

Brian Cox zientzilariak Maya mundutik, zientzia kuantikora eramaten gaitu denbora bidaietatik pasaz, zulo beltzak, erloxu atomikoak, mundu paraleloak, Einsteinen erlatibotasun teoria, shapiro efektua, unibertsoaren adinaren kalkulua... denetarik azaltzen da motz gelditzen den ordu bete batetan.

 

Oso gomendagarria, youtuben gaztelerazko azpitituluekin ikusi dut.

 

Nork: Demonocrazy.2009/06/27 15:31:13.289 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak