Izenburuak ez du zerikusi handirik nik komentatzea nahi dudan gaiarekin, baina mugikortasunaren astea eta autorik gabeko eguna izanda, anekdota txiki hau plazaratzeko momentu ezin hobea iruditu zait.
Kotxeko gidabaimena daukat ,eta nirea ez den arren kotxea eskuragarri ere, askok ulertzen ez duten arren, autobusean noa klasera ordea, Bergaratik-Eskoriatzara. Arrazoi nagusia ingurugiroa dela gustura esango nuke, baina benetako arrazoia dirua da (beti bezala...), Debagoiena osoan tarifa berdina egonda, oso ekonomiko irteten zaizkit bidaiak. Bergaratik Eskoriatzara = 0,69 zentimo hain justu ere.
Autobusa egunero erabiltzen dudan arren, ez nago bape pozik pesak eskaintzen digun zerbitzuarekin. Pesa konpainia sufritzen dugunok badakigulako ez dutela beharrezko betebeharrak asetzen. Esaterako, egunero hartzen dudan autobusa 12:45 etan etorri behar den arren, ikasturtea hasi denetik 7 egunetatik batean ere ez du asmatu,egunero berandu heldu da eta parrandaz noanean berdin bazait ere, unibertsitatean puntualitatea eskatzen lehenengoa izanda, ezin naiz berandu heldu.
Zerbitzua hobetzeko ordea, pesak ikaragarrizko ideia izan du, autobus gehiago? Ez. Autopistatik joaten diren autobusak (Lehengo arinak, bertakoak eta express sistema berrezarriz)? Ez. Beraien konponbidea, Abuztutik aurrera autobusa hartu duzuenok jakingo duzuen bezala, autobus guztietan kamerak jartzea izan da. Berandu heltzeaz gain, jende guztia konturatu dadila!
Ez dakit zerek bultzatu dituen, beraien indarrak eta gestio plana horrelako gauzetara bideratzen, baina zerbitzua hobetzetik, oso urrun geratu dira erabaki honekin.
Segurtasun kameren gaia, gai eztabaidatua izan ohi da, baina nik argi daukat, gero eta kamara gutxiago, hobeto. Bakoitzaren intimitatea bermatzea derrigorrezkoa ikusten dut, agian film distopikoen zalea naizelako uste dut hau, baina nire ustez pesako autobusak ez dute horrelakorik behar.
Horrela jarraitzen badute, 4 lagun elkartu eta kotxez joateko aukera serio pentsatzen hasiko naiz.
Bihar bertan, kamerei, bi daude autobus bakoitzean, argazkia ateratzea da nire asmoa, post honetan jartzeko.
EDITATUTA 2009/10/08:
Argazkiekin baino, argiago ikusiko duzue goienaren hurrengo bideoan non dauden kamarak. Bideoa ikusita gaberako autobusek bakarrik dutela kamarak pentsatu dezakegun arren, ez ahaztu autobus horiek egunez gehiago dabiltzala gabez asteburutan baino, esaterako nik egunero aste barruan erabiltzen dudan autobusa kameraz hornituta dago.


Erantzunak
1. Ia guztiarekin bat nator.
2. Atzo eguerdiko teleberrian enteratu nintzen kotxerik gabeko eguna zela (zergatik hain berandu?). Larria benetan. Are larriagoa jakitea mugikortasunaren astean egonda Gasteizen ez dela ekimenik somatu garraio publikoa erabiltzen dugunontzat.
3. Kamerak autobusetan? Beno ni beti izan naiz bakezalea eta hala ere segurtasun minimo batzuk eskatu izan ditut beti (Oñatin adibidez larunbat eguerditik aurrera ez dago segurtasun indarrik herrian astelehen goizera arte, edozer gertatu daiteke tarte horretan). Baina kamerak autobusetan? Gehiegizkoa iruditzen zait, eta aldi berean zeinek zaintzen du zaindaria???
4. Pesako zerbitzuak ez du batere asetzen bazkidearen eskaria. Gainera gidariak izaten duten jarrera autobusak gidatzerakoan askotan (bederatzi ekintzetatik hamarretan, eta ez naiz konfunditu), oso biolentoak izaten dira.
Eta guarkoz amaitu dut, agian beste egunen baten PESAdilla bus konpainiarekin sakonago sartuko naiz.
Nork: piban.2009/09/23 12:21:33.916 GMT+2
http://goiena.net/blogak/leihoa
Erabilera horren mugak aztertu begarko lirateke eztabaidatzeko. Neri ez jaten bape gustauko autobus gidaria izan ta gabeko zerbitzuan(apenas jenderik dabilenean) lan egitea, autobus barruan 'gazte hezitu' hoietako batzuk eramanda, adibidez. Halere, eztakit zenbateko segurtasuna eskainiko daben kamara batek, baina goitb ikusitakoaren arabera gidariek esaten dabe seguruago sentitzen diala... Baña orokorrian, ikusitta azken bolada honetan bideobigilantziak daukan eboluzioa, gero eta billuztuago aurkitzen gara. Zer nahiago dugu, segurtasuna ala intimitatea? Nik intimitatea!
Educar a los niños para no tener que castigar a los hombres.
Nork: Ibantxo.2009/10/13 20:45:04.957 GMT+2