Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/01 15:58:16.630 GMT+1

Asteko berri batzuk

 

Asteko berri batzuk aipatu besterik ez ditut egingo:

 

  • EAE eta EHAK ilegalizatzeko lehen pausoak ematen ari dira. Egoera konpontzeko benetan zaila dugula dirudi.

 

Arazo zaharrak irtenbide zaharren bidez konpontzeak,

arazo berriak baino ez dakartza.

 

Gai hau beste egun batean sakonduko dot.

 

  • Enaitz Iriondon kasua

 

Gidariak Enaitz autoarekin harrapatu ondoren, familiari  kotxearen kalteak ordaintzea eskatu zion. Gidariak ez zituen abiadura limiteak errespetatu, eranda zijoan eta gainera betaurreko gabe (bere kasuan derrigorrezkoak) eskerrak azkenean gidariak atzera eman duela. Orain agian berari denuntziaukotze  

 

  • Tata golosa <La pastilla>

 

Los microfonos hit txapuzeroaren egilea berriro dator, haurreko kanta ezin txarragoa bazen hau berdin berdina da. Haurreko musika ez du ikutu, letra bakarrik aldatu du. Mikrofonos esaten zuen lekuan orain la pastilla.

 

Aztertu bi bideoak:

 



 

 

  • Aqui hay tomate amaitu da

 

Telebistako programa kasposoena amaitu da, iñork ikusten ez zuen arren share handia zuen programa da. Programa kentzearen aurka plataforma bat sortu da, manifestazioa ere konbokatu dute, harrigarria.

 

www.salvemoseltomate.com

 

http://queremosmastomate.blogspot.es/
http://www.masaquihaytomate.blogspot.com/

 

  • Apokalipsisa heltzeko gutxi falta da.

 

3. Gerra mundiala? Ez

Beroketa orokorra? Ez

Meteorito bat? Ez

Euskal kulturaren adierazle den GOENKALE ko artxiezaguna den Maria luisa hiltzeko zorian dago, munduaren amaiera.

 

Nork: Demonocrazy.2008/02/01 15:58:16.630 GMT+1
Etiketak: astekoberriak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Guztiz ados, irtenbide zaharrekin ez goaz inora. Ematen du haize fresko berria behar dugula politikan.

Bestela, Aquí Hay Tomateren itxiera espero kalitate gehiagoko telebista bateranzko bidearen hasiera izatea, eta ez kasu isolatua. Hala espero.

Nork: mikel.2008/02/01 16:20:19.806 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia

Mundua uste duguna baino bezain aldrebestuta dago Demonocrazy.

Aste honetan pozten naiz Enaitzen kasuarengatik, berriro ikertuko baitute (ziur gidariak ez balu kalteordainak eskatuko, ez zela ezer igaroko). Ikerketa berriarekin ea beingoan konturatzen diren txirrindulariok errepidera irtetzen garenean babes gutxien dugun ibilgailua garela!!! Eta Tomatearena, zer esan, kalitatezko telebista eskatzen dugunontzat albiste pozgarri da benetan.

Guztiok gara Enaitz!!!!

Nork: piban.2008/02/01 16:55:07.716 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Aupa! Albiste on bat edo egon beharko da hortik nonbait... ez?

Badirudi ilegalizazioak direla eta destrantsizio garaian sartu garela! Agian historiak bere puntu gorena lortu du eta orain alderantzizko proesuari ekingo dio! Berriz ere Nafarroa libre?

Enaitzen kasua... zeresanik ez! Lege moralak ez dituen ezagutzen gizon baten aurrean aurki gaitezke? Errepideetan txirrindulari, auto gidari etab-en artean elkar errespetatzea ezinbestekoa da!

Los mikrofonos, las pastillas,... ta nik ez dut nahi, nik ez dut nahi bertan egon.

Tomatea? Normalean letxuga entsaladetan eta agertzen zait, baina nik ez dut jaten, ez zait gustatzen...

MARIA LUISA, eskerrik asko zurekin pasa ditugun momentu on eta txar guztiengatik... Goian Bego!

Nork: Ibantxo.2008/02/02 12:00:43.536 GMT+1

Errenferentziak:

...Urte bat joan beste bat etorri Etzinda; ikuspuntu aldaketa Asteko berri batzuk Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/03/14 12:42:35.978 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak