Ostegunian azterketak amaitu neban eta hau ospatzeko aste bukaeran
kontzertu batzuetara juteko asmua neukan, horretarako neretako
interesgarriak dien kontzertuen agendan begiratu neban ta benetan asteburu
interesgarria zala ikusi neban.
|
Ostirala |
Berri txarrak +
Alerta |
|
Kobetasonik 1 |
|
|
Larunbata |
Bad Religion |
|
Andoaingo
jaialdia (Lisabö...) |
|
|
Cobra + Zea
mays |
|
|
Kobetasonik 2 |
Ekonomiagatik kobetasonik eta bad religion listatik kendu ondoren;
Ostiralian Berri txarrak
ikustera joan giñen Leioara, jende asko, anbiente ona, gustoko teloneroak
(alerta) eta aitzaki bat, rubio baxujolearekin ikusteko gero eta aukera
gutxiago gelditzen direla. Azkenengo aldiz Abadiñon ikusi nituenean jendea
geldi bazegoen oraingoan alderantziz, kriston anbientea, gainera Nirvanaren
bertsio bat oparitu ziguten, merezi izan zuen Leioaraino hurbiltzea.
Larunbatean nik Andoaineko Rock gauera
jutea nahi nuen, baina lagunak Arrasatera, azkenean bi lagun erdiko
gauza batekin konbentzitu nituen eta Eibarrera joan giñen, lehenengo kuriositate
hutsez “los suaves” taldearen azken kantak ikusi genituen, ez da nire estiloa
baina zegoen giroarekin ez ginen aspertu. Garagardo azokatik ere pasa giñen eta
ondoren txosnetako kontzertuetara.
Zea-mays ek zabaldu zuen gaua, uste dut gutxietsitako
talde bat dela, taula gainean asko transmititzen dute eta azkenengo diska
“Morphina” kalitatezko lana da. Estudioan onak dira baina zuzenean hobeak,
gainera bis-a asko luzatu zuten eta bitartean bertsio batzuk oparitu ziguten
(wolfmother, muse, qotsaren kanta baten hasiera...).
Euriak ez zuen lagundu baina zea-mays bukatu ondoren Cobraren ordua heldu zen, beraien “The strong arm of the rock” diska gustoko dudan arren zuzenean
ikusten nituen lehen aldia zen, ondo egon ziren, baina iraupen motzeko
kontzertua izan zen, iñungo gehiegikeriarik esan gabe esan dezaket zea-mays en
bis-a cobraren kontzertuaren iraupena izan zuela. Kontzertua bukatu bezain
laster bueltatu giñen etxera.
Asteburua aprobetxatu dudala esan dezaket, gustatzen zaidan gauzak egin
ditugu nire udako lehen asteburu hontan, espero horrela jarraitzea.


Idatzi artikulu bat