Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/27 21:40:05.049 GMT+1

Asteburuko ekintzen balorazioa

Asteburu honetan ekintza batzuetaz gozatzeko aukera izan dot:

 

Ostirala:

 

            "Mahaster River-Scottish tour"

 

                       

           

            Ostiral gabian Bergarako gaztetxera joan giñen Mahaster riverrek Eskoziara indako bidaiako bideo bat ikustera. Ondo egon zan, ikus-entzunezkuak ordu erdi bat iraun zeban, oso azkar pasau jaten eta momentu kurioso asko ikusteko aukera eduki giñun.

 

            Bideua eta gero kontzertu bat eskaine zeben, lehengo beste bakarlari batek jo zeban... Kontzertua betiko moduan, oso ondo. Kontzertua jarritxa zan baina Azkeiterrek gabak animatzeko daukan indar horrekin ez zan iñobe aspertu.

 

           

 

Zapatua:

 

            Bidehuts gaua (Lisabö, Inoren ero ni, Anari, Hotel)

 

            Larunbatian Durangora, gehixen bat Lisabö ikustera jun nintzen, baina Anari zuzenian ikusteko kuriositatia be baneukan.

 

            Lehengo Hotel, talde gutxiauk joten bazeben seguruenik arreta gehixau jarriko notzen baina 4 talde izanda patxadoso egon nintzen kaso asko egin barik. Kantziño batzuk interesgarrixak iruditxu jaten beste batzuk aspergarrixak.

 

            Gero Anari, oso ondo egon zan, nere arreta guztixa kanten letrak ulertzeko jarri neban eta musikalki gauzak galduko nitxuan, baina oso letra honak ditxuztela konturatu nintzen. Kontutan hartzeko taldia.

 

            Ondoren Inoren ero ni. Espero baino hobeto, asko gustau jaten kanta batzuk, beste batzuk rockeroegixak. Harritu zoztana abezlarixan bizitasuna izan zan.

 

            Azkenik, ikustera joan nintzen taldia, Lisabö. Kristonak, Ezlekuak berain azken lana, osua jo zeben. Disko honek momentu askotan errealitatetik kanpo eramateko gaitasuna dauka. Ezlekuetatik kanpo. Momentu espezial askoren ondoren amaitzeko Ezlekuak alde batera utzi eta “Izkiriaturik aurkitu ditudan gurak” diskoko Iparrorratza jo zeben, Anariren laguntzakin, gaba amaitzeko modu ezin hobea.

 

           

 

Domeka:

           

            Zinekluba “El verano de Kikujiro”

 

            Asko gustau jat gaurko filma. Domekero atzaldeko seiretan gaztetxian film interesgarrixak ikusteko aukeria dago zinekluban eskutik.

 

            Filmean Masao protagonista, ume bat da. Aita gabe dago eta Ama kanpoan, gauzak horrela Amaren bila joatea erabakitzen du Yakuzar baten laguntzaz (Takeshi Kitano “humor amarillokoa”). Filmean momentu gogor batzuk ikusten dira eta beste batzuk oso politak. Umea pozik mantentzeko etengabe gezurretan dabil takeshi baina berak ere bidaian zerbait ikasiko du...

 

-Nola deitzen za?

 

                                  

Nork: Demonocrazy.2008/01/27 21:40:05.049 GMT+1
Etiketak: zinekluba mahasterriver lisabö | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Zineklubeko emanalditik ni be oso gustora urten nintzan. Orain arteko emandako filmen artian hau izan da gustukoena. Barre ugari ein dittut horren kontura, naiz ta egoera batzuk ez izan barre egitekoak, irri baizik... 

Pelikularen 'esanahiarekin' be oso gustora. Hiru pertsonai moten(helduak, umiak eta ume 'pentsaerako' helduak) arteko elkarrekintza, denek dauke zerbaitt ikasteko,...

Faltan bota dot, hori bai, filma bukatu eta gero, eztabaidatxo bat antolatuta egotia. Ta azkenik, eskerrak eman Zineklubeko antolatzaileei ekintza honen antolaketagatik. Baita zoriondu ere, orain arteko filma onak aukeratziagaittik eta izan duten arrakastagatik!

BERGARA BIZIRIK!

Nork: Ibantxo.2008/01/27 23:32:25.912 GMT+1

Errenferentziak:

...uspuntu-aldaketa">Etzinda; ikuspuntu aldaketa Asteko berri batzuk Asteburuko ekintzen balorazioa   Nork: Demonocrazy

Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/03/14 12:42:36.477 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak