Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/29 15:48:01 GMT+2

Agur rubio

            Berri txarrak taldeko baxujoleak taldea uztea erabaki du, taldearen izenari ohore eginez, benetan berri txarra. Beraien webgune ofizialetik etarata:

 

Kaixo lagunok:

 

Lerro hauen bitartez jakinarazi nahi dizuet, “Zertarako Amestu Tour 2008” hauxe izango dela egingo dudan azken bira. Bira amaitzerakoan BERRI TXARRAK uzteko erabakia hartu dut eta beste inoren ahotik entzun baino lehenago, erabaki zail hau zuekin konpartitu nahi izan dut. Ez bilatu ezkutuko arrazoirik, ez baita halakorik. Hamalau urte izan dira gehien maite dudan taldean musika jotzen, mila bizipen nire taldekideen alboan eta amets bat baino gehiago beteta. Rockak, ordea, ordu eta kilometro piloa exijitzen ditu, are gehiago halako grina duen taldean zaudenean. Horrexegatik, eta bizitzak bere aroak dituelako, barruak esaten dit beste bizimodu bati heltzeko garaia heldu zaidala, nire ingurukoengandik gertuago egon ahal izateko batez ere.

 

Lasai, baina, BERRI TXARRAK ez baita hemen bukatzen. Gorkak eta Aitorrek aurrera jarraituko dute eta ziur nago gainera disko gogoangarri bat baino gehiago eskainiko digutela oraindik. Zorterik onena bioi! Ongietorria eman nahi diot, halaber, etorkizunean nire lekua hartuko duenari. Bukatzeko, urteotan bidelagun izan ditudanei eskerrak eman eta besarkadarik handiena gure kontzertuetara hurbildu zareten jarraitzaileoi.

 

Ikusi arte,

 

Mikel Lopez “Rubio”

 

Benetan faltan botako dut Rubio, kontzertuetan bera zen eta soinu indartsuen aita.

 

2005 ean Aitor Orejak taldea utzi zuenean askok taldea amaitu zela pentsa genuen baina ez, hirukote bezela aurrera segitzeaz gain kriston diska oparitu ziguten, benetan momentu txarrak eduki zituzten (Zertarako amestu DVDean ondo ikusten diren momentuak) baina eboluzionatzea lortu zuten.

 

Berri Txarrak beti izan da talde dinamiko bat, Maketa heavya. Homonimo thrasheroa. Ikasten hardkorea. Eskuak/Ukabilak rock hardcorea. Libre metalizatua. Jaio.Musika.Hil Rock hutsa. Inoiz ez dute aldaketei beldurrik izan eta orain berriro egoeragaitik aldatzera derrigortuak daude, baina trankil, behin eman bazioten buelta tortilari, berriz ere egin dezaketa, Animo.

 

 

2004. urtian etara neban argazki hau Arrasateko gaztetxian.

Nork: Demonocrazy.2008/05/29 15:48:01 GMT+2
Etiketak: rubio musika berri txarrak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Duela egun batzuk Arabatakadan ikusteko aukera izan nuen, eta benetan kriston kontzertua izan zela.
Behintzat TOUR guztia egingo dute Rubiorekin, hemendik gutxira Leioako Jaietan ibiliko dira, ekainaren 20an hain zuzen ere.
Espero dut berriro ere kristoren kontzertua bizitzea Leioa aldean, joan den urtean Sexty Sextersek egin zuen moduan.
Gora BTX!

Nork: newton.2008/05/29 16:12:01.852 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/29A

Errenferentziak:

...ako jaien aurrekontua Cavalera Conspiracy Telebistan Agur rubio       Sailkaezina / Danetik:   Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/06/17 12:57:15.225 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak