Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/29 15:43:08.511 GMT+1

Abstentzio sindromearen beldur

 

Dagoeneko jakina da ezker abertzaleak hauteskunde orokorretarako egin duen eskaera. Abstentzioa eskatzen dute, abstentzio aktibo bat, baina nola ulertzen da hori?

 

Argi dago bozkatzea hautatzea dela, eta hautaketa horren barruan lehen pausoa bozkatu behar duzun edo ez hautatzea da. Ez naiz ni izango ezker abertzalearen hautapenari buruz gaizki esaka ibiliko dena, benetan espainako gobernuak ezker abertzaleari aukera estrategiko gutxi utzi dizkiolako ,ideiak legez kanpo jarriz, errepresioz...  baina ez nago abstentzioaren alde.

 

Abstentzioa pasibo eta abstentzio aktiboaren aldeak desberdintzea teorian zailak badira , praktikan ezinezkoak dira. Ezker abertzalearen aukera urtetan pasibitateagaitik bozkatu ez dutenen artean nahastuko da eta politikoek jendetzari erakusten dieten grafikoetan ez da gizarte zabal baten pentsatzeko forma agertuko.

 

Abstinentzia sindromea bezala, agian ezker abertzalearen erabaki honek abstentzio sindromea ekarriko digu gure gizartera. Gure gizarteak, etorkizun batetan sinisteko bozkatzeko/erabakitzeko aukera behar du.

 

Horregatik ni bozkatzera joango naiz, salbuespen egoera honen aurka, nire erabakia? boto nulua, baliogabea. Balio gabea...

                

Nork: Demonocrazy.2008/02/29 15:43:08.511 GMT+1
Etiketak: politika abstentzioa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Niri grazia egiten dit abstentzioa handia denean egiten duten komentarioak klimari buruz. Beti eguraldiak dauka abstentzioaren errua.

Ona egiten badu, jendeak aprobetxatu egin duelako eguraldia jai eguna etxetik kanpo igarotzeko, bai mendira joan delako edo hondartzara hurbildu delako... Eta eguraldia txarra izan baldin bada, ba ez zuelako laguntzen hauteslekuetara hurbiltzeko eta jendeak nahiago izan duelako etxean geratu eguraldi txarra pairatu baino.

Beti errua ezin daiteke izan eguraldiarena ezta? Batzuk eguraldi txarra nahiago dute eta beste batzuek berriz eguraldi ona.

Nork: piban.2008/03/01 13:07:19.035 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/leihoa

Ikusi egin beharko dugu abstentzioaren zenbatekoa bai; ez bakarrik ezker abertzale ofizialak abstentziorako egin duen deiak zenbateko ahalmena duen "betiko abstentzio" kopuruarengan, baizik eta nola interpretatzen den gero ETAk ere abstentzioaren deia egin izana eta betiko abstentzionistek hartzen duten azken erabakia.

Nork: Desplazatua.2008/03/03 10:34:52.328 GMT+1
http://goiena.net/blogak/marijo

Errenferentziak:

...   Gizartea/politika:   Hauteskunde demonokratikoak Abstentzio sindromearen beldur Erreferentzia: Aurkibidea - Demonocrazy 2008/03/14 12:42:27.917 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak