Lehena, nire filmak ikusteko sistemagatik, (Dvd Rip-ak bakarrik deskargatzen ditut) zineman ikusi ditudan filmak edo urte hasieran atera zirenak bakarrik aztertu ditzaket. Aurtengo film asko falta zaizkit ikusteko, beraz lista ez da behin behinekoa izango.
Bigarren oharra, film bat ikusi-gabe baldin baduzu, ez irakurri nik film horri buruz idatzi dudana, spoiler arriskua egon daiteke.
Besterik gabe, hasi dadila festa:
10- Pagafantas

Umorezko film natural bat. Berritzailea, kalitatezkoa. Eskerrak noizean behin etxetik gertu horrelako filmak egiten diren.
09- Angeles y demonios

Entretenigarria. “El código Da Vinci”-rekin gelditzen naiz, baina hau ere, oso gustura ikusten da.
08- Enemigos públicos

Dillinger-ek, gutxienez, horrelako film bat merezi zuen. Pelikulan sartu, eta bukatu arte bertan gelditzen zaren horietako bat.
07- RocknRolla

Guztiz Guy Ritchieanoa. Kalitatezko entretenimendua, “Lock & Stock” edo “Snatch”-en azpitik gelditzen den arren, ondo betetzen du bere papera. Ea noiz dugun bigarren zatia ikusteko aukera…
06- Up

Pixar-ekoek ez dute atsedenik hartzen. Historia polita, amesteko bezalako. Begiendako jaki gozoa.
05- Avatar
![]()
Atzo ikusi nuen, eta oraindik amesten nabil. Kritika asko irakurri ditut, onak batzuk, gehienak txarrak. Nire ustez, historia egingo duen film bat da. Efektuak, agertokiak, pertsonaiak… eta gainera, hain beste kritikatzen den argumentuari ere, ez diot akats askorik ikusten.
04- El curioso caso de Benjamin Button

Efektu berriak, zinema zaharra. Guztiok dugu bihotzean, Benjamin Button bat. Argumentua entzun nuenean, ezin interesgarriagoa iruditu zitzaidan. Oraindik ere berdina pentsatzen dut, urteko film bat izan da, dudarik gabe.
03- Slumdog Millionaire

Zer esan daiteke? Mundu guztian arrakasta izan duen filma da. Historia gogor batekin datorren pelikula. Argazki ezin hobea duen film bat. Zinematik gorputza atera eta burua bertan gelditzea lortzen duen horietakoa. Merezita, izan duen arrakasta.
02- Malditos Bastardos

Tarantino burutik jota dago. Ez dut beste azalpenik ulertzen. Frantziako nazien historia bat landu, eta historia kontatu beharrean, vendetta itsu batean zentratu. Horrelako film gehiago eskatzen diot nik.
01- Watchmen

Bizitza guztia noa, komikiaren handitasunari eta edertasunari buruz irakurtzen. Indiferente uzten ez duen film bat iruditu zait. Batzuk ez dira ados egongo lehen postu honekin. Nire ustetan ondo merezitako postua da. Super-heroien film bat baino askoz ere gehiago da. Atzeko galdera filosofikoak, argazkiaren edertasuna… Berriz ikusteko gogoarekin nago. Zeinek zaintzen du zaintzailea?
Ez nuen espero, baina film dezente gelditu zaizkit errekamaran (Man on wire, Lobezno origenes, Home, Ice age 3, Push, Bruno, Futurama: Hacia la verde inmensidad, F.A.Q. about time travels …)
Zein da zuen lista? Ze film botatzen duzue faltan? Ze pelikula kenduko zenuten?
Erantzun komentarioetan, nik opari bat ekartzen dizuet eta, aurtengo film guztiekin egindako bideo muntaia bat:


Erantzunak
Rocknrolla eta pagafantas ez dia lehengo urtekoak?
Benjamin button nahiago det slumdog baino... eta ez dakit ia ze gehiagogatik kejau jaja
ah bai, up ez zitzaidan gehiegi gustau. Bai, gizon gogor bat naiz :)
Nork: tellychavalas.2009/12/24 14:42:39.362 GMT+1
testicularsoundexpress.wordress.com
Bestalde, osatzearren imdb-tik ateratakoa:
Pagafantas:
3 July 2009 (Spain)
eta Rockanrolla:
Spain - 5 September 2008 - Sitges
Nork: oier u..2009/12/26 13:39:57.050 GMT+1
http://anpulubila.tximinia.net
pagafantas kenduko nuke, ez zitzaidan bat ere ez gustatu
Nork: hitz setatuak.2010/02/03 09:34:54.892 GMT+1
www.oartola.wordpress.com