Listekin jarraituz, gaurkoan, urteko kontzertuak aztertzea erabaki dut. Beste listak baino pertsonalagoa izango da, denok ez ditugulako kontzertu berak ikusi. Seguru nago ordea, kontzertu bereziren batean kointzidituko dugula.
10 - Naiz Roxa + Estricalla [Irun (Plaza gorria)-2009/08/14-Muxutruk]

Argazkia: @zipotz jaiak | Flickr.com (Beste kontzertu batekoa)
Irunen, Moskuko jaietan, askotan izan dut Matxet eta lagunak zuzenean ikusteko aukera, baina hau berezia izan zen. Inoiz baino indartsuago azaldu ziren.
09 - Willis Drummond [Bergara (Gaztetxea) - 2009/03/20 - 6€]

Argazkia: @egoirizar | Flickr.com
Beste taldeak ere ez ziren gaizki ibili (Adrift, El Paramo, Layo raser). Willis Drummond da nire ustez, zuzenekoetan osasuntsuen dagoen euskal taldea. Dena ematen dute, eta horregatik izan zen berezia kontzertu hura.
08 - Ekon [Mutriku (Txosnak) - 2009/07/24 - Muxutruk]

Argazkia: @gauilunak | Flickr.com (Beste kontzertu batekoa)
Festa eta horrelako kontzertu bat batzen diren udako gabak dira honenak. Gainera, binomio horri portu ondoan Ekon-en Su festari, itsasoa atzean genuela gehitzen badiozu…
07 - Hatortxurock [Lakuntza - 2009/06/21 - 23€]

Argazkia: @gauilunak | Flickr.com
Lehen aldia musikaldi honetan egon naizena. Giro ederra eta garrantzitsuena, kalitatezko musika. Berri txarrak, lendakaris muertos, vendetta, kerobia, zea mays, governors, habeas corpus, neguri gorriak …
06 - Berri Txarrak [Eskoriatza - 2009/09/19 - 16€]

Argazkia: @Asier Arroita | Flickr.com
Aurten, Payolaren gira aprobetxatuz, lau aldiz ikusi dut Lekunberriko taldea. Guztiak egon dira ondo, baina bat aukeratzekotan, Eskoriatzarekoarekin gelditzen naiz. Set-list perfektua, giro ederra, etxetik gertu…
05 - Rammstein [Barakaldo (B.E.C.) - 2009/11/14 - 47€]


Argazkia: @kopretinka| Flickr.com (Beste kontzertu batekoa)
Sua eta erokeria. Gazteagoa nintzenean, asko entzuten nuen talde bat zen. Nostalgia eta espektakulu gosearekin joan ginen BECera. Espektakulu handia espero nuen, eta gehiago jaso genuen. Dudarik gabe, bizitzan gutxienez behin ikusi behar den taldea da.
04 - Isis [Madrid (Penelope) - 2009/11/27 - 18€]

Argazkia: @[charlie cravero] | Flickr.com
Aurrerago azalduko dudan beste kontzertu bat ikustera gerturatu ginen Madrilera. Bidaia aprobetxatuz, diskoan grazia handirik egiten ez didan talde hau ikustea erabaki genuen. Baita ondo erabaki ere. Ikaragarriak, zuzenean esponentzialki hasten diren horietakoak. Kontzertuan sartu eta espazio/denboran galdu ginen, gainera kontzertuari, Madrileko txango guztia gehitzen badiogu, asteburu borobila izan zela esan dezaket.
03 - Azkena rock 09 [Gasteiz (Mendizorrotza) - 2009/05/15 - 65€]

Argazkia: @javivoland | Flickr.com
Musikaldietara, normalean, talde zehatz baten bila joaten naiz. Aurten ordea, ARF-ra ondo pasatzeko helburu hutsarekin joan nintzen. Gertuko areto batera etorri eta ikusiko ez nituzkeen talde famatu asko ikusi nituen (Alice cooper, New Christs, Toy dolls, Black Crowes…), horrez gain, ezezagunak ziren eta gaur egun nire musika bilduman dauden talde asko ezagutu nituen (TSOOL, Mike Farris, The Zombies …). Asteburu borobila izan zen, ea 10. ediziora gerturatzen garen.
02 - Nine Inch Nails [Portugal (Paredes de Coura) - 2009/07/31 - 70€]

Argazkia: @Vanda Marques | Flickr.com
Estatutik kanpo, kontzertu bat ikusten egon naizen lehen aldia. Abuztuan, Portugal goitik behera bisitatzen ibili ginen eta txango guztiari hasiera, musikaldi honek eman zion. Dudarik gabe, urteko esperientzia handienetariko bat. Bere burura, melomanotzat duen edonor, behartuta dago Paredes de Coura-ra joatea. Guzti horri, NIN, nire talde gustukoenetariko bat gehitzen badiogu…
01 - Muse [Madrid (Palacio de los deportes) - 2009/11/28 - 40€]

Argazkia: @Tuky33vt | Flickr.com
Disko berriaren gira Euskal Herritik pasatuko ez zela jakin nuenean hasi nintzen Madrilera joateko aukera aztertzen. Azken diskoa espero baino txarragoa izan arren, Muse nire talde gustokoena da. Kontzertua azal ezina da, inoiz ikusi dudan espektakulu onena.


Erantzunak
Nork: Desplazatua.2010/01/04 12:16:18.549 GMT+1
http://goiena.net/blogak/marijo
Hau dek zerrenda festa!
Egia esan, filmeenarekin ez nago oso ados baina zerrendaren bat plagiatuko diat... jejeje
Alta Fiidelidaeko pertsonaien moduan bukatu behar dugu!
Nork: indezent.2010/01/13 19:58:25.545 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Nork: Iraolillo.2010/02/03 00:36:18.488 GMT+1
Nork: hitz setatuak.2010/02/03 01:17:35.283 GMT+1
www.oartola.wordpress.com