Gabon hauetan, bloga ildo zehatz batetik bideratuko dut. Urteko eta ondoren hamarkadako disko, film… eta bestelakoen dekalogoak landuko ditut. Hamar elementutako listak izango dira, guztiz pertsonalak, subjektiboak.
Gertutik hastea erabaki dut, urte honetan, Euskal Herriko eszenako 10 disko hautatzen. Besterik gabe, hasi gaitezen listarekin.
10 - Vendetta - Vendetta

Ez naiz ska zalea, zuzenetan eskertzen dudan estiloa izan arren, etxean gutxitan entzuten dudan musika da. Dena den Vendetta hasieratik proiektu interesgarri bat iruditu zitzaidan eta aukera bat eman ondoren, 10. postu hau merezi dutela uste dut. Beraien lana oso ondo egiten dute eta Euskal Herrian hain gustukoa den Ska estiloa eraberritzea lortu dutela uste dut.
09 - Bizardunak - Bizardunak

Bederatzi kidez osatuta dagoen talde hau, izan da aurten, euskal eszenako talde berritzaileena. “Folk radical vasco” bezala definitzen dute beraien burua, umorea baztertu gabe, Irlandako musika euskaldundu dute. Proiektu interesgarria.
08 - Sexty sexers – Hero Mantra

Egia esan, gehiago espero nuen. Aurreko diskak hobeak direla uste dut, dena den, kalitatezko lan bat atera dute, eta horregatik daude 8. postuan.
07 - Mursego - Bat (1)

“Anariren kontzertuko bakarlaria ezagutu behar duzu, frikia da baina ona.” Lagun baten hitz hauekin izan nuen Mursergoren berri, eta aukera izan bezain laster deskargatu nuen bere diskoa, ezusteko handia. Berritzailea, definitzeko zaila. Izenaren jatorria entzutearekin (saguzarra portugesez) nahikoa da ezohiko bakarlari bat dela jakiteko, gainera diskoaren izena Bat, euskaraz lehen diskoa dela adierazteko eta ingelesez Mursergo esan nahi duelako.
06 - Gose - Gorria

Kolore berriarekin etorri dira aurten ere Ines eta bere lagunak. Hirugarrena izan arren, proiektu berritzailea izaten jarraitzen du. Letra gogorrak, gorriak, egokiak. Lan ederra, oraindik ondo asimilatzeko denbora izan ez dudan arren.
05 - Delorean - Ayrton Senna

Hurrengo urtean aterako den LP-aren zain gaudenok, asko eskertu dugu EP hau. Lau kantako lana izan arren, Zarauztarrak ez dute denbora alferrik galtzen eta lehengo doinu dantzagarrien eboluzio logiko batera mugitu dira. Ez zait axola, indie-house edo bestelako etiketak jartzeko dagoen beldurra, kalitatezko musika egiten dute eta oraindik zer esan handia izango dutelakoan nago.
04 - Krilin - When the time comes there will be no time

Zer esana eduki duen diskoa. Lehenago, zuzeneko bati esker ezagutu nituen arren, ez nuen horrelako disko bat espero. Kalitatezko lana eskaini digute aurten Donostiar gazte hauek. Gainera Creative Commons lizentziarekin, internet bidez diskoa oparitu ondoren, estatu guztian izan dute oihartzuna. Beraien influentzien artean, Radiohead, Thrice … bezalako taldeak aurkitzen direla argi usten badute ere, kanpoko talde asko baino disko interesgarriagoa kaleratzeko gai izan dira. Etorkizun handia duen taldea da, beraien karrera hasi besterik ez da egin eta.
03 - Anari – Irla izan

Onartzen dut, ezkor sentitzen nintzen Anariren diska berriarekin. Zebra-rekin goia jo zuela uste nuen, zerbait hobea edo interesgarriagoa ateratzeko gai ez zela uste nuen. Eskerrak oker nenbilela. Disko berria, guztiz borobila da eta. Neguko egun hauetan, behin eta berriz entzuten nabil, doinu lasaiak baina dotoretsuak, ikaragarrizko letrekin nahastuta.
02 - Willis Drummond - Willis Drummond

Beraien zuzenekoez eta Anthology diskoaz disfrutatu ondoren, gogo handia nuen beraien disko berria entzuteko. Ez nuen espero ordea, horrelako lista bateko bigarren postua lortzeko kapazak izango zirenik. Hasieratik amaiera-arte disfrutatzen den disko bat atera dute. Indargunea, beraien zuzeneko trinkoetan duten arren, diska hau maisulan bat dela uste dut.
01 - Berri Txarrak – Payola

Ez nuen gutxiago espero. Baxujolez aldatu, zigiluz aldatu, Steve Albinirekin grabatu… Ordagoa bota eta bizirik irten. Disko borobila, dagoeneko klasiko bihurtu diren kantuekin. Askotan esan dut talde internazional handien parean daudela, tamalez, eszena payolizatu honetan, euskaraz abestea horma bat da. Arazorik gabe gainditzen hari diren horma ordea. Handiak dira aspektu guztietan. Lan denetan eraberritzen diren horietakoak. Zorionak, gure jainko ateoak zarete eta.
Aurrerago egingo ditudan listekin bezala, post hau meme filosofiarekin bezala zabaltzea gustatuko litzaidake. Asko eskertuko nuke zure lista egitea eta post honen komentarioetan esteka jartzea.


Erantzunak
bueno, "bromak" alde batera utziz, zerrena ona eta bi gauza gogorarazi dizkiazu:
- krilinena entzun behar det kaguendio
- deloreanekin jarri beharko naiz nozibait
Nere zerrenda:
berri-anari-willis drummond-neila-bizardunak
Nork: tellychavalas.2009/12/21 22:47:43.887 GMT+1
testicularsoundexpress.wordress.com
Nork: hitz setatuak.2010/02/03 09:40:40.011 GMT+1