Egunero entzun eta erantzuten dugu galdera hau, baina ba al dakigu benetan zer ordu den? galdera samurra iruditu arren, ez da horren sinplea...
What Time Is It? dokumentala ikusi berri dut, bertan historian zehar gizakiak denbora kontzeptuaren inguruan eduki dituen ideia desberdinak aztertzen dira, denbora zer den azaltzeko.
Brian Cox zientzilariak Maya mundutik, zientzia kuantikora eramaten gaitu denbora bidaietatik pasaz, zulo beltzak, erloxu atomikoak, mundu paraleloak, Einsteinen erlatibotasun teoria, shapiro efektua, unibertsoaren adinaren kalkulua... denetarik azaltzen da motz gelditzen den ordu bete batetan.
Oso gomendagarria, youtuben gaztelerazko azpitituluekin ikusi dut.
Atzo estreinatu zen Nickdutnik programa ETB3 katean, eskerrak arratsaldean Sustatun albistea irakurri nuela, oso saio interesgarria izan zen atzokoa eta.
Euskaraz informatikaren mundua jorratzen zuen saio bat faltan botatzen genuen askok, eta atzokoa ikusiz Nickdutnik hutsune hori osotasunez betetzeko asmoarekin etorri da.
Atzoko saioan Teknopatako Joxeri elkarrizketa bat egin zioten (Nire poken kuttuna telebistan!), Goearko sortzaileari elkarrizketa bat egin zioten (Zerbitzu hau askotan erabili arren ez nekien atzean euskaldun bat zegoela), twitter eta beste zerbitzu askori errepaso bat egin zioten... Ondo aprobetxatutako ordu erdia.
ETBn ikusten dudan programa bakarrenetarikoa kalaka izanda, amorru pixka bat ematen dit hau ere egun berdinean izatea, baina ordu erdi bakarrik izanda ez da ezer pasatzen.
Espero det bizitza luzeko programa izatea, baina oraindik ez dakigu zer gertatuko den ETB telebistarekin lehendakari berria edukitzean.
Puntu txar bat aurkitzekotan, jorratzen duten gaia ikusita nire ustezhttp://www.nickdutnik.com/ webgunea prest egon beharko zen saioko bideoekin eta programan agertu diren zerbitzuen loturekin edo blog txukun batekin. Seguruenik hortan ibiliko dira, pilotoaren balorazioaren zain, bitartean twitter bidez jarraitu dezakegu.
Besterik gabe, zorte on eta asteazkenero 22:00 elkar ikusiko gara.
Azken urtetako iraultza digitalak, kultura kontsumitzeko eredu zahar guztiak apurtzeaz gain, kultura biltegiratzeko eta bereganatzeko kontzeptu guztiak aldatu ditu.
Edozeinek dauka gaur egun, P2P sareei esker, Alexandriako artxiboa barregarri utziko lukeen erregistroa etxean.
Soulseek, Emule, Pando, Rapidshare, Mediafire, Megaupload, Torrent, MoorHunt... Programa, zerbitzu eta webgune mordoa erabiltzen ditugu egunero errubera digitalaren barruan harrapatuta gelditu garen gazte askok. Baina beti bezala, muturreko jarrerak ez dira batere egokiak eta gero eta jende gehiagok sufritzen du Diogenes digitala, hau da, disko gogorra zaborrez beteta edukitzea, inoiz kontsumituko ez duten informazioa pilatzea, filmari baino garrantzia handiago ematea zenbat denboran deskargatzen den, edukiari garrantzia eman beharrean deskargatzen lehenak izaten saiatzea...
Friki/geek perfileko “gaixotasuna” dirudien arren, gure sistema materialista barruan jaio eta internet duen edozein jauzi daiteke.
Arazo bat dugunean lehena arazoa onartzea dela esan ohi dute adituek, beraz nire ordenagailuan ditudan artxiboak aztertuko ditut kultura kontsumitzeko dudan gaitasuna aztertuz, nire ordenagailuan inoiz kontsumitzeko gai izango ez naizen zaborra dudan edo gutxika aseko nauen multimedia artxiboak ditudan zehazten saiatzeko.
Momentu honetan dudan erregistroa:
Pelikulak: Pelikulak DVDtan gordetzen joaten naiz, urteak daramazkit sistema berbera erabiltzen, oraintxe bertan 329 pelikula ditut.
Musika: Disko gogorraren laurdena baino gehiago musikarentzat daukat, urte asko noa musika deskargatzen, guztira 60 GB ditut, 1200 diska baino gehiago.
Pelikulak: Bataz beste astero bi film ikusten ditut, dena den, momentuaren arabera film mota desberdin bat aukeratzen dut, beraz, normala da kontsumitzekogai naizena baino film gehiago edukitzea, dena den deskargatzen ditudan filmen ehuneko 80a ikusten dut 2 hilabete baino lehen.
Musika: Egunero 2 diskotik gora entzuten ditut, baina normalean diska zaharrak (Lehenago deskargaturikoak) entzuten ditut, album asko ditut deskargatuta eta oraindik Zip artxibo bezala, inoiz entzungabe.
Argazkiak: Album handia eduki arren, argazki gehienak pertsonalak dira, eta etorkizunean ikusteko besterik ez dute balio.
Telesailak: Atal honetan bekatzen dut, deskargatzen ditudan telesailak DVDtan grabatzen ditudan arren, behin bakarrik ikusten ditut, ondoren tarrina batetan hautsa jasotzen gelditzen dira.
Liburu/Komikiak: Ditudan liburu eta komikietatik ez dut inoiz osorik ezer irakurri, ez naiz kapaza ordenagailu bidez irakurtzeko. Bi kasutan irakurtzen hasi eta gustoko nuenez komikia erosi beharra izan dut.
Ondorioak:
Diogenes digitalarensintoma asko ditudan arren, uste dut kontrolaturik dudala gaitza eta ez doala gehiagora, alderantziz, azken aldian disko gogorreko zabor asko borratzen ibili naiz eta musika asko entzuteko Spotify erabiltzen hasi naizenez osasuntsu nago digitalki.
Bukatzeko, sarrera hau idazteko inspirazioaren iturriak azalduko ditut, kuadrila artean sortu zen eztabaida batetik dator kontua, bi muturren arteko eztabaida batetik, lagun batek dena online egiten duela esan zuen, etorkizuna hortik datorrelako. Lagun honek musika entzuteko Spotify, Last Fm, Youtube, Myspace, Playlist, Goear… erabiltzen ditu eta filmak ikusteko cinetube edo horrelako zerbitzuren bat, beste laguna ordea disko gogorren artean bizi da, gero eta film gehiago deskargatzen ditu, gutxienez 15 telesail oso ditu, talde bat gomendatzen diotenean ezer entzun hasi baino lehen diskografia deskargatzen du… Ta beraien artean ni nengoen, beti bezala bi aldetatik kolpeak jasotzen. Azkenean garbi atera genuen bakarra gauza bat izan zen, bakoitza libre da bere menu kulturala kudeatzeko, gauza pertsonal bat da eta SGAEk aurkakoa esaten duen arren legalki eskubide guztiak ditugu bi eratan funtzionatzeko.
Hamaika aldiz ikusi ditut Simpson telesaileko kapitulu guztiak, egunak 23 ordu ditu gure belaunaldirako, eguerdiko ordu bietatik hiruretara Simpson, gure erlijioaren biblia.
Zaila da gure koadrilan berriketan gaudenean Simpson telesailaren erreferentzia bat ez entzutea. Horregatik gaur pozik nago aurkitu dudan blogarekin.
Actualidad Simpson-en Zinemak Springfieldeko lagunengan eduki duen eragina ikusi daiteke. Erreferentzia asko ezagutzen nituen baina beste asko berriak dira. Ideia bat egiteko adibide batzuk jarriko ditut:
Asko daude, gainera bakoitza ze kapitulutik atera duten esateaz gain pelikularen izenburua eta historiak izan dezakeen erlazioa ere komentatzen dute.
Oraintxe egin dugu pokenaren zozketa, eta, ezetz asmatu, zuri tokatu zaizu!!! ZORIONAK!!!
Hitza ematen dut heltzen zaidanean argazki erreportai bat egiteaz gain azterpen sakon bat egingo diodala gailu geek honi. Besterik gabe, eskerrik asko Joxe.
Ostiralean ezagutu nuen Spotify, internet bidez musika entzuteko programa. Hasieran musika barietate gutxi egongo zela uste nuen, baina ez, aukera zabala dago. Euskal herriko musika ere aurkitu dezakegu, oraingoz nik Gaztelupeko Hotsak eta Elkar disketxeetan dauden euskal taldeen musika aurkitu det, proiekto "berri" bat izateko ez da gutxi. Etorkizuna bide honetan joango dela uste dut, last.fm baino interesgarriagoa iruditu zait.
Ezustea larunbat gabean eraman nuen, Bergarako taberna ospetsu bateko ordenagailuaren pantailara begiratu nuenean, bertan zegoen Spotify musika jartzaile lana egiten, ez da ideia txarra, programak ekartzen dituen aukeretako bat irrati pertsonalizatuak egiteko aukera da eta, gero eta gertuago gaude HAL 9000tik.
Ikusten ditudan arazo batzuk:
1.- Garrantzitsuena, ezin da musika igo, Spotify-ekoek disketxeekin heltzen diren harremanen eskutan dago dena, talde txikientzako oztopo handia.
2.- Publizitatea, batzuetan segundo gutxitako iragarki bat entzuten da, hau kentzeko ordaindu egin behar da.
3.- Kontrola, nork zer noiz entzuten duen kontrolatzeko era bat izan daiteke, gure pribatizazioaren aurka.
4.- Hizkuntza, dena ingeles hutsean dago.
5.- Derrigorrez internet eduki beharra.
Gehienbat nire Winamp-a erabiltzen jarraituko dudan arren talde berriak entzuteko, momentuan, oso ondo datorkit. Zerbait deskargatu baino lehenago entzuteko, azken momentuko ezusteko kontzertuetako taldeak ezagutzeko...
Frogatzea nahi duenak lehenik eta behinprograma instalatubeharko du eta ondoren erregistratu. Horretarako 3 aukera daude, bi ordaintzen eta bestea gonbidapenez sartzea, interneten bila ibili ondoren hurrengoesteka aurkitu det, bertatik erregistratzeko ez da gonbidapenik behar.
2008a hasi zenean urte berrirako promesa desberdin batzuk egin nituen, urte bete beranduago bat bakarrik bete dudala konturatu naiz, telebista gutxiago ikustea. Izan ere lehen eguneko 3 orduko batazbestekoan banegoen orain ez naiz 30 minutura heltzen.
Denbora irabazi det? ez, Zergaitik? internetetik deskargatutako telesaietara engantxaturik nagoelako. Funtsean lehen bezala "telebista" ikusten det, baina orain nik aukeratzen det ze programa ikusi eta garrantzitsuena, noiz. Iragarkirik gabe, telebistak ez ditu nire eguneko planak baldintzatzen. Denbora txarra egiten duela? 4 kapitulu jarraian ikusten ditut, plan interesgarriren bat sortu dela? ez det bat ere ikusten.
Uste dot telebistaren eboluzio logikoa dela.
Post bikoitza egiteko, telesailen aro berriaren alde onak aipatzeaz gain nire telesail gustokoekin lista bat egiten saiatuko naiz.
Lost (Perdidos):2. denboraldian nago, oso interesgarria izan arren poliki goaz, koadrilako lokalean ikusten dugu eta.
Heroes:Kalitate handiko telesaila, produkzioa pelikula bat izango balitz bezela tratatzen dute, argumentuak ere landuta daude, darwinismoa... Lehen denboraldia etb2n ikusi nuen, orain bigarren eta hirugarren denboraldiak deskargatu ditut.
Me llamo earl:Karma gora, karma behera gainetik begiratuta eman dezakeen baino mami gehiago dauka telesail honek. La sexta katean hasi nintzen ikusten, beranduago 3 denboraldi deskargatu nituen, dagoeneko denak ikusita ditut.
Death Note:Ez naiz anime zalea, baina telesail honek ondo engantxatu zidan, Light gazteak Death Note bat aurkitzen du, bertan izen eta abizen bat idazten bada pertsona hori hil egingo da, horrela Lightek gaizkileekin amaitzeko bere koadernoa erabiltzen hasiko da, baina lortu ahal dezakegu bakea heriotzaren bidez? guztira 37 kapitulu daude, gomendagarria da jatorrizko bertsioa azpitituluekin ikustea.
Cosmos:Carl Sagan zientzialari famatuaren domuntalak, astean bat ikusten dut, 13 zatitan sakabanatuta dago, oso interesgarria.
Filosofia [aqui & ahora]:Argentinako telebistan egin den telebistako programa, filosofia gustoko badaukazu ezinbestekoa. Oraingoz 13 saio dira, baina laister berriak egongo direla irakurri det.
Scrubs: Urte bete noa telesail hau jarraitzen, telesail asko daude eritetxeak dituztenak agertoki, baina hau desberdina da, house en alde onak edukitzeaz gain protagonistarekin segituan konektatzen duzu, formatu perfektua dauka. Dagoeneko 6. denboraldian noa.
The IT crowd:ITa informatikako saila da, bertako bi frikiren bizitza ezagutzeko aukera ematen digu ingalaterrako telesail honek, oso dibertigarria.
The big bang theory:The IT crowden amerikako bertsioa dela esan dezakegu, friends en bezala baina frikiekin, ordenagailuen mundua gustatzen bazaizu oso dibertigarria, The it crowdekin bezela internet bidez online jarraitzen dut jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin.
Prison Break: Lehen denboraldia asko gustatu zitzaidan, baina bigarrenak aspertu egin zidan, 2. denboralditik berrartzeko planak dauzkat.
Numb3rs:Antena 3k gaizki tratatzen zuenez telesaila hau (astero ordutegiz aldatzen...) kapitulo dexente deskargatu ditut. Numb3rs en matematiken beste aurpegi bat ikusteko aukera daukagu, bertan gaizkileak arrapatzeko sistema matematikoak erabiltzen dira, kapitulo batzuk oso onak diren arren, beste batzuk txarrak dira.
Monk:Batzuetan gurasoekin ikusten dut, etb2n ez dago gaizki.
Eta oraindik ikusi ez ditudanak, baina ikusteko gogo handia ditudanak:
Dexter Como conocí a vuestra madre A dos metros bajo tierra The Wire
...
Ez det ulertzen horrelako telesailak ikusteko aukera izanda, jendeak aida eta antzerako txapuzak ikustea.
Dagoeneko amaitu da Danbaka musika lehiaketaren lehen zatia, aurtengo 3. edizioak berrikuntza batzuk ekarri dizkigu, esanguratsuena Debagoienaz, gainDebabarreko eta Durangaldeko taldeak aurkezteko aukera izan dutela. Nire ustez honek lehiaketa aberastu du.
Jende askok komentatu dit aurten nibel handia dagoela, nire ustez ezin da esan beste ediziotan baino nibel handiagoa egon denik, baina gauza nibelatuagoa dagoela ordea bai.
Epai mailak lan zaila edukiko du 3 finalistak aukeratzerakoan, horregatik nik esfortzu berdina egitea pentsatu dut eta blog honetan nire iritziz finaleko pasea merezi duten 3 taldeak aipatzea erabaki dut (azkenean kontzertu guztiak ikustera igo gara Elgetara, beraz iritzia emateko bezala nagoela uste dut)
Nire ustez hurrengo hiru taldeak merezi dute finalera joatea:
Norman Gehienbat ahotsa eta kanten estruktura landuak gustatu zitzaizkidan, egiten dutenean sinesten dutela nabari da.
Bitter Honey Beraien lehen kontzertua zela entzun nuenean ez nuen sinetsi, estiloa ez da beste munduko ezer, baina indar asko dute, kantak asko landu dituztela ere nabaritzen da. Abeslariaren eta kitarraren kalitatea altua izan arren benetan nabarmentzekoa baxujoleak eta bateria joleak egiten duten parea, bi pertsona baino bakarra zirela ematen zuen.
The Wet Band Hasieran ez zitzaidan beste munduko talde bat iruditu, baina bigarren kanta hastean gauzak ondo egitea gustoko dutela argi utzi zuten. Aipatzekoa kitarra (Geldi egon ez arren sokak bikain astindu zituen) eta nola ez abeslaria, jarrera bikaina, estetika polita eta garrantzitsuena kriston ahotsa. Gainera amaitzeko Muse en Plug In Baby, zer gehiago eskatu dezaket?
Bestalde beste hiru talde aipatzea gustatuko litzaidake, nire final fiktizio honetan sartu ez arren oso gertu egon direlako, Adi Holden (Kriston kontzertua eman zuten), Foxy Boxxi (Etorkizuna ikusten diet) eta Brankan (Asko transmititzen dute).
Hau da nire final fiktizioa, eta zurea?
Dirudienez astelehenean esango dute nortzuk diren finalistak, ea zeinek asmatzen duen.
EGUNERAKETA(2008/12/22):
Hiru finalistetatik bi asmatu ditut (The Wet Band, Morgan eta Adi Holden dira hiru finalistak), ez dago geizki. Uste dut ez dela sorpresarik egon, 4 talderen artean 3 zatiko pastela jan dute, eta Bitter Honey tarta barik gelditu da (Animo!)
Orain taldeei mugitzea tokatzen zaie, Urtarrilak 16ko finalean ikusiko gara elkar, geruarte!
Orain dela urte bat kuadrillako erretzaile batekin eztabaida bat eduki nuen, kontzertu bat ikustera joan behar giñen, baina azkenengo momentuan dirurik ez zuela esan eta ez zetorrela esan zidanean, nik brometan tabakorako dirua bazuela esan nion. Bere erantzuna hau izan zen “Zuk kontzertutan nik tabakoan baino diru gehiago usten duzu urtean”.
Hurrengo egunean hasi nuen esperimentua, kontzertu guztiak apuntatzen hasi nintzen, beraien prezioekin. Horretarako blog honetan Agenda bat zabaldu neban, niretako interesgarriak ziren kontzertuak ez ahazteko, esperimentua aurrera eramateko eta nire bloga baten batek bisitatzen badu agendaren berri edukitzeko.
Dagoeneko urte bat igaro da eta berarekin esperimentoaren emaitzak jasotzeko eguna.
Guztira 53 kontzertu ikustekoaukera eduki dut, hemen zerrenda:
Batuketa bat eginda 346,8€ ateratzen zaizkit, nere lagunak egunean zigarro pakete bat erretzen duenez:
366 * 2,7€ = 988,2 > 346,8€
Beraz ondorioa garbia da, berak zigarroetan nik kontzertuetan gastatzen dudana baino askoz gehiago gastatzen du, ia hirukoitza!
(Esperimentu honetan ez dut gasolina eta beste gastu batzuk sartu ezta ere nire lagunak erretzen dituen beste sustantzia batzuen prezioa)
Kontzertuen zerrenda aztertzen beste datu interesgarri batzuk aurkitu ditut:
Kontzertuen batazbesteko prezioa 6,5 €-tan egon arren, 53 kontzertutatik 30 muxutruk izan dira (txozna, gaztetxe, taberna...)
Urte osoko gastuaren %38 a makrofestibal batean gaztatu nuen (Electric weekend )
Urteak eduki dituen 366 egunak kontzertu kopuruarekin zatitzen badut, 6,9 egunero kontzertu bat ikusi dudala irtetzen da, beraz batazbestekoz astero kontzertu bat ikusi dut.