Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/01 17:05:19.922 GMT+2

Hastera doa 2010eko zirkuitua!

Domekan hasiko dugu Debagoieneko mendi bizikleta zirkuitua, Gatzagan (09:30ean plazan). Horretarako, Gatzagako antolatzaileak buru-belarri ibili dira lehenengo hitzordua prestatzen.

Iaz jendea gustura geratu zen ibilbidearekin, eta antolatzaileek ez aldatzea erabaki dute. Horrenbestez, Hirukurutzetara eta Jarindoko inguruetara igotzen botako ditugu uda osteko lehenengo izerdiak! Jateko eta edatekoak Gatzagan bertan jarriko dituzte, eta ibilbideak 30 kilometro inguru izango ditu.

Gainera, badirudi eguraldiak lagundu egingo duela.
Adi, baina! Oñatiko martxa ere segituan dator-eta!

Hemen Debagoieneko mendi bizikleta zirkuituko egitaraua:

Gatzagako martxa Irailak 5
Oñatiko martxa     Irailak 12
Bergarako martxa  Urriak 3
Arrasateko martxa  Urriak 16
Eskoriatzakoa    Urriak 17
JOS_6874 Erretratuan iazko Gatzagako mendi bizikleta martxa.

Nork: debagoienamtb.2010/09/01 17:05:19.922 GMT+2
Etiketak: gatzaga mendi bizikleta debagoiena 2010 zirkuitua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak