Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/10/01 13:00:29.569 GMT+2

Fetxa aldaketa: Arrasateko martxa, urriaren 23an

Oraingo domekan (urriak 3) egingo dute Bergarako mendi bizikleta martxa (09:00, Agorrosin). Eta, Debagoieneko zirkuituko hurrengo hitzordua Eskoriatzakoa izango da, urriaren 17an.

Hor ez da aldaketarik izan, baina bai Arrasatekoan, antolatzaileek egunez aldatzea erabaki dutelako. Hala, urriaren 23an, zapatua, egingo dute Arrasateko mtb martxa. Datozen asteotan aurreratuko dizuegu informazio gehiago.

Hasteko, ondo ibili domekan Bergaran. Datorren astean igoko ditugu hona martxako erretratuak

Nork: debagoienamtb.2010/10/01 13:00:29.569 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak