Domekan egingo dute, hilak 17, Debagoieneko zirkuituko laugarren martxa, Eskoriatzan (09:00). Udalaren laguntzarekin, Areka BTTko lagunek bi ibilbide prestatu dituzte domekarako.
Luzea eta motza
Ibilbide luzeak 39 kilometro izango ditu, eta azken urteotan moduan, gorputzaldi nahiko onean dagoen jendearendako prestatutako ibilbidea izango da. Baina, ez dituzte baztertu bizikletan horrenbeste ez dabiltzanak, eta ibilbide motzagoa ere prestatu dute, 26,5 kilometro dituena, eta luzeak baino malda gutxiago duena. Antolatzaileak 08:15etatik egongo dira izenak hartzen (federatuek 10 euro, besteek 15).
Informazio gehiago, hemen.
2010/10/12 18:39:45.602 GMT+2
Eskoriatzako 21. martxa egingo dute domekan
Nork: debagoienamtb.2010/10/12 18:39:45.602 GMT+2
Etiketak:
eskoriatzako
2010
martxa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat