Asteburuan egingo dituzte Arrasateko eta Eskoriatzako mendi bizikleta martxak, Debagoieneko zirkuituko azkenak. Ibarreko eta gainontzeko lekuetako bizikleta-zaleek izango dute non aukeratu. Eta antolatzaileek hor bota dute erronka, ezetz egin dobletea!Arrasateko martxa Besaidek antolatzen du, mendi hamabostaldiaren barruan. Besaidekoek 33 kilometroko ibilbidea prestatu dute –ibilbidea hemen–, eta 10:00etan irtengo dira Musakolatik. Antolatzaileak, berriz, 09:15etatik egongo dira izenak hartzen. Hala, aurtengo ibilbidea egiteko antolatzaileek azken bi urteotako ibilbideak batu dituzte. Ez dira metro askoko maldak gainditu behar, baina zirkuituak etengabeko gorabehera du, bizpahiru jaitsiera oso politekin –Bedoñatik Aretxabaletara doana, Ikutixora jaisten dena eta Anporretakoa.
Eskoriatzakoa, domekan
Eskoriatzako martxak 20 urte egingo ditu domekan, eta Areka BTT taldeak eta Eskoriatzako Udalak antolatzen dute irteera hori. Antolatzaileak 08:15etatik izango dira plazan izenak hartzen, eta 09:00etan da irteera ordua. Gainera, Eskoriatzan bizikleta-zaleek bi ibilbide izango dituzte aukeran, luzea (42 km) eta motza (21 km).
Zapatuko eta domekako ibilbideen perfilak:

Argazkiak, datorren astean
Arrasateko eta Eskoriatzako martxako erretratuak datorren astean izango dira blog honetan ikusgai.
Idatzi artikulu bat