Azken asteotan ibilbideko bide bazterrak garbitzen ibili ostean, Lokatzako lagunek domekan (urriak 3) egingo dute Bergarako mendi bizikleta martxa, Debagoieneko zirkuituko hirugarrena –Eskoriatzakoa urriaren 17an da, eta Arrasatekoa urriaren 23an.
Domekan ziklistek 09:00etarako gertu egon beharko dute Agorrosinen, orduan hasiko dute-eta martxa: "Pentsatu dugu jendeari aukera ematea apur bat lehenago edo geroago irteteko. Hala, azkar ibili nahi dutenei inork ez die trabarik egingo, eta bidea lasaiago egin nahi dutenek ere ez dute oztoporik izango. Irteera ofiziala, baina, 09:00etan izango da", adierazi digu antolatzaile lanetan dabilen Unai Asurmendik.
Bi ibilbide izango dira
Domekan, ibilbide luzeak 30 kilometro (837 metroko desnibela) izango ditu, eta motzak 22 kilometro (730 metroko desnibela): "Asentzio aldera igoko gara lehenengo, eta handik Elgetara jaitsi. Lehengo bide zahar batzuk garbitu ditugu, gero ere erabilgarri egon daitezen eta uste dugu jaitsiera politak daudela ibilbidean zehar". Hala, iazkoa baino ibilbide errazagoa egin nahi izan dute: "Proba batzuk geroago eta gogorrago egiten dituzte, baina gehienetan gogortasuna txikitzen dabiltza, jende gehiago animatu dadin-edo. Ibilbidea Gorla aldera eginez gero desnibel handiak gainditu behar dira, eta horregatik erabaki genuen Asentzio aldera egitea, lasaiago ibiltzeko, eta noski, bide berriak ezagutarazteko".
Informazio gehiago hemen.
Oh: datorren astean martxako erretratuak zintzilikatuko ditugu blogean.
2010/09/28 18:04:32.362 GMT+2
Antolatzaileek gertu dute dena domekan Bergaran egingo duten mendiko bizikleta martxarako
Nork: debagoienamtb.2010/09/28 18:04:32.362 GMT+2
Etiketak:
bizikleta
martxa
mendiko
bergara
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat