Naizenaz mintzo
Ni... Eneko Zuloaga naiz, 1985ko irailaren 18an Gurutzetako eritetxean neure amari jaioa nahiz eta neure burua basauritar peto-petotzat daukadan bertan egin dudalako neure bizitza osoa...
...lehenengo ikasketan neure herrian burutu nituen, Arizko Ikastolan lehenbizi eta Urbi Institutuan gero. 2003/2004 kurtsoaz geroztik Euskal Filologia ikasten dut (gaur egun hirugarren maila) Deustuko Unibertsitatean. Klaseko beharrekin batera Basauri eta Arrigorriagako azken baserri / euskaldun "aborigen"en euskara aztertzen daragoiot, hemendik hilabete batzuetara defendatuko dudan tesina gorpuztuz...
...urteetan zehar Euskal Filologia barik Hispaniar Filologia ikastea eduki nuen buruan harik eta Mikel Larunbe eta IƱaki Sarriugarte bezalako irakasleek euskara eta euskal literaturarekiko zaletasuna "kutsatu" zidaten arte...
...gustuko... irakurtzea (Bukowski, Atxaga, Aresti, Sarrionandia, Ferreiro... pelikulak ikustea (beldurrezko zinema, 1973-1996 artekoa batez ere; honek ere beste artikulu luze bat beharko duelakoan nago...), musika entzutea (euskal musika... izan trikiti koplak izan zaratarik sortzen ez duen edozen talde... Mike Olfield...), bidaiatzea (Amsterdam, Bartzelona...)... eta beste gauza asko...
...zer topatuko duzu hemen? ba... denetarik: irakurtzen ditudan liburuen kritikak, ikasketekin lotutako artikuluak, euskararen gaineko artikuluak, esku artean daukadan tesinaren inguruko komentarioak, bidairen bat eginez gero bidai horren kronikatxoak... batek daki!
...blogaren izena ahoskatzeko arazorik balego... errua Iban Auzokoarena da, berea izan zen ideia-eta...