
Gida honen abiapuntua Bilgune Feministak (BF) duela urte batzuk kaleratu zuen Minimoen Taula da. Minimoen Taula ikastetxeek hezkuntza hezkidetzailea bermatzeko beharrezko minimoak batzen dituen 10 puntuko zerrenda da. BFk, Minimoen Taula tresna gisa ulertu du beti, ikastetxeek proiektu eta hezkuntza hezkidetzaile baten alde lan egin dezaten. Urteak pasa ahala, ordea, tresna hori aurrera eramateko bitartekoak beharrezkoak zirela ikusi da eta horrela sortu da Hezkidetza Gida egitearen ideia. 2006. urtean hasi eta orain arteko lanaren emaitza dugu berau.
Bilgune Feministatik, Parekidetasunaren bidean urratsak emateko hezkuntzan dabilen edonori, beste tresna bat gehiago eskaini nahi izan diogu. Euskal Hezkuntza Hezkidetzagilearen bidean hezitzaileek pausu praktikoak ematearen erronkan lagundu nahi izan dugu.
Jakintza hauek biltzerako orduan, Unitate Didaktikoak sortu edo praktikan jartzeko edozein hezitzailek hezkidetza kontutan izan dezan jarraibideak emango dituen gida sortu nahi izan dugu, erabilgarria izango den tresna praktiko bat.
Atal teorikoa eta praktikoa ondo uztartuak ditu, gidaren erabilera errazteko eta atal praktikoari garrantzia emateko. Gidaren atalak, Minimoen Taulan ditugun 10 puntuetan oinarrituta banatu ditugu:
- Balioak eta Konpetentziak.
- Edukiak.
- Helburuak.
- Ebaluaketa.
- Harremanak.
- Hizkuntza.
- Ikastetxearen Antolaketa.
- Espazioa eta Denbora.
- Metodologia.
- Materiala.
Hezkidetza gida ikastetxeetara ez ezik, hezkuntza alorrean diharduten pertsona eta elkarteei zuzenduta dago batez ere.
Gida eskuratu nahi baduzue gurekin harremanetan jar zaitezkete bilgunearrasate@gmail.com helbidera idatzita edo guri zuzenean galdetuta...
Honen inguruko informazio gehiago...
Gaztesarean: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=10339
Berrian: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2008-02-08&orria=002&kont=004
Idatzi artikulu bat