Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/07 19:47:35.100 GMT+2

Galderak eta Emakume Gazteen Topaketak

Emakume Gazteen Asanbladarako kaleratu den testuan gogoeta egiteko oso interesgarriak diren hainbat galdera planteatzen zaizkigu...

Hauen guztien inguruan gogoeta egiten saiatuko dira APIRILAREN 11an, ostirala, arratsaldeko 16.30etatik aurrera Euskal Herriko osoko hainbat emakume gazte Bilboko Kukutza gaztetxean...

 

zuk, zer erantzungo zenuke??

Nori egiten dio mesede sexu bereizkeriak?

Berdin hezten bagaituzte emakume zein gizonak, zergatik dira emakumeak erailak direnak?

Noizbait zure burua "erreprimitu" al duzu dagoen eredua jarraitzeagatik?

Sentitu al duzu noizbait zure hitza gizonezko batena baino gutxiago baloratua izan dela?

Zure inguruan diskriminazio egoerak ikusi al dituzu? Erantzuteko gai sentitu al zara?

Nola landu dezakegu "berdintasunean" jaiotakook, kontzientzia feminista?

Nola jarri ditzakegu emakume gazteok eskubideak bermatzeko dinamika ezberdinak martxan?

Nork: bilgunefeminista.2008/04/07 19:47:35.100 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak