Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/17 12:25:24.594 GMT+1

EUSKAL HERRIKO IV JARDUNALDI FEMINISTAK

FEMINISTOK ERALDAKETARAKO BORROKAN!!!!!

13 urte pasa eta gero hemen gaude Euskal Herriko talde feminista eta lesbianista autonomoak jardunaldi hauek antolatzen.

Apirilaren 12-13ko asteburuan Portugaleten eta Bilbon ibiliko gara hainbat ponentzia, tailer, aldarrikapen, etab. plazaratzen, dena festa giroan, dena emakume euskaldun feministen bilgune izateko asmoarekin. Jardunaldiok Portugalete eta Santurtzi artean dagoen EHUko Nautikako Fakultatean izango dira.

Hainbat gai jorratuko dira jardunaldietan, denak hiru ardatzen inguruan. Ponentzien eztabaida Euskal Herriko egungo eztabaida feministaren gai zentraltzat hartzen ditugun hiru ardatzetan antolatuko da. Era berean, ardatz bakoitza orokorraren barruan barnebiltzen diren gaiekin osatua dago.

1 Ardatza: Emakumeok herrian eta munduan

Izenburu honek, zapalkuntza patriarkalaren ikuspegitik, munduaren estrukturazio berria eta honen ondorioek emakumeon baldintzetan duen eraginari egiten dio erreferentzia. Nazioarteko ordena, zapalkuntza patriarkal zaharberritua eta orden neoliberal berriak gure bizitzetan dakarzkien ondorio eta zapalkuntza egoerak eztabaida ezinak dira.

2 Ardatza: Emakumeok indarkeri sexistari aurre eginez

Emakumeon kontrako indarkeriaren egungo egoeran bereziki interpelatuak sentitzen gara, mugimendu feministaren kezka eta lan iraunkorra den honetan. Ardatz monotematiko honek, menperatze mekanismoen azterketa edota berau errotik mozteko neurri espezifiko eta estrukturalen ikuspegitik, emakumeen kontra eragiten den indarkeria espezifikoarekin zerikusia duten gaiez osatua dago. Eremu honetan sartzen dugu, nola ez, lege neurrien azterketa eta balorazioa.

3 Ardatza: Emakumeok, gure identitateak eta gure gorputz instumituak

Emakumeon gorputzaren erabilera edo desjabetzea ere, dominazio patriarkal sistemaren betidaniko oinarria da. Harreman heterosexuala barneratzen duten genero zehatzei atxikitako gorputz ereduaren inposaketa sumisio eta domestikaziorako tresna eraginkorra da dudarik gabe.

Denok gonbidatuta zaudete!!

Gehiago jakin gura duenak, jardunaldietan izena eman nahi duenak eta bestelako informazioa behar duzuen denontzat, hemen interesgarriak izango zaizkizuen hiru we orrialde.

web orria:http://www.jardunaldifeministak.org
blog-a:
http://jardunaldifeministak08.blogspot.com

bestelakoak: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=10819

Nork: bilgunefeminista.2008/03/17 12:25:24.594 GMT+1
Etiketak: jardunaldi feministak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak