Kostata, baina jada Euskal Herrian bizi garen emakumeon eskubideak karta batean jasota daude. Emakumeen Martxarako Euskal Herriko Plataformak joan den otsailaren 23an aurkeztu zuen dokumentua. Haren bidez, diagnosia egin, printzipio nagusiak zehaztu, herritartasunaren gainean hausnartu, eta eskubide zehatzak zerrendatzen dira. Aurrerantzean gutuna bera ezagutarazten, eta Aldarrikapen Taula osatzeko ahalik eta ekarpenik gehien biltzen hasiko gara.
Karta irakurri nahi izanez gero blog honetan bertan duzu aukera. Eskuman ikusiko duzun "Agiriak" zutabean "Emakumeon Eskubideen Karta" jartzen duen lekuak klikatuz gero pdf formatuan izango duzu eskuragai.
Eta ekarpenik, galderarik edo aipamenik egin nahi izanez gure helbide elektronikora idatz iezaiguzu, guztion ekarpenak baitira garrantzitsu!!

Idatzi artikulu bat