Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/07 12:56:27.629 GMT+1

Egunero da Martxoaren 8a! Egunero da Emakumeon Eguna!


Martxoaren 8a dela eta Bilgune Feministak Arrasaten burutuko diren ekitaldiekin bat egiten dugu, parte hartzea gai nagusitzat hartu den egun honetan gure parte hartzea ezinbestekoa ikusten baitugu!! Gu ere giltza izan gaitezkeela sinesten dugulako eta ateak zabaltzeko aukera dugula berretsi nahi dugulako…

Goizeko 10etatik aurrera Seberon burutuko den Emakumeon azokarekin bat egiten dugu eta bertan izango gara gure hainbat produktu saltzen, baina batez ere gugana gerturatzen diren denei dituzten galderak erantzuten. Orain aste pare bat aurkeztu berri den Emakumeon Eskubideen Karta ere esku artean izango dugu eta beraz, horren inguruan interesa baduzue eta edozein zalantza edo argibide behar baduzue lasai etorri gugana!!

12.00etatik aurrera kale antzerkia izango da Arrasateko kaleetan zehar. Eta lehen ordutik aurrera, margolariak ere ibiliko dira gure herriko kaleetan.

Arratsalde partean 17.00-19.00 bitartean umeentzako jolas ez sexistak antolatu dituzte Sebero Plazan, oso interesgarria eta garrantzitsua deritzogun ekintza, izan ere gure haurrak dira ezbairik gabe etorkizuna, Euskal Herri parekideago bat lortzeko giltza...

Seberotik abiatuko den MANIFESTAZIOrako gonbita luzatu nahi dizuegu guztioi eta ekintza horretarako gure atxikimendua azaltzen dugu. Aldarrikapen eguna festa ere bada eta beraz, jai giroan ospatuko den manifestazio horretan GUZTION PARTE HARTZEA ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. 19.30ak aldera ekitaldia burutuko da Herriko Plazan... baina martxoaren 8a ez da hor bukatuko, gaua luzea baita eta are gehiago, EGUNERO DA MARTXOAREN 8A!!! EGUNERO DA EMAKUMEON EGUNA!!

Nork: Arrasateko Bilgune Feminista.2008/03/07 12:56:27.629 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak