Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/04/14 14:18:32.464 GMT+2

Bukatu dira IV. Jardunaldi Feministak

Bukatu dira Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak. Euskal Herri osotik eta munduko beste hainbat txokotatik gerturatutako 1500 emakume inguruk parte hartu dugu Portugaleten hamalau urteren ostean ospatu diren jardunaldi hauetan; emakumeon parte hartzeaz eta sistematikoki emakumeek jasotzen dugun indarkeria sexistaren inguruan jardun gara, baita gure gorputz eta nortasun intsumituez... Barre eta dantza egin dugu; beharbada motzegi egin zaizkigun eztabaidetan parte hartu dugu; adin eta korronte guztietako emakumeekin esperientziak elkar trukatu ditugu; ikusi eta ikasi egin dugu, asko gainera; gure aldarrikapenak plazaratu ditugu eta batez ere, mugimendu feministaren aniztasuna kontutan hartu eta baloratuz, aurrera begira eman beharreko pausuak banan-banan eta hein batean batera egiteko prest gaudela adierazi dugu. Izan ere, emakume feministok, eraldaketarako borrokan jarraitzeko asmoa dugula lau haizetara zabaldu dugu. Jardunaldiok ez direlako gure lanaren helburu izan, batez ere, mugimendu feministaren erronkei aurre egiteko abiapuntu izan direlako... eta martxan gaude!

Zorionak eta eskerrik asko feminista zareten guztioi!

 

Nork: bilgunefeminista.2008/04/14 14:18:32.464 GMT+2
Etiketak: jardunaldi feministak portugalete | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak