Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/03/05 16:08:37.392 GMT+1

Agurra



Ongi etorri...

Euskal Herriko Bilgune Feminista orain dela sei urte sortu zen parekidetasunean oinarritutako Euskal Herri bat sortzeko emakumearen ildoa jorratzea ezinbestekoa zela ikusita, baina batez ere, euskal emakume feministon borroka bideratzeko eragile izateko asmoarekin. 2002ko apiril hartan sektore anitzetako emakumeak bildu ziren plan estrategiko feminista osatzea helburu gisa hartuta. Plan hau sektore guztietara zabaltzea zen asmoa, ahal beste esparrutan eraginkor izatea eta horretarako, hainbat helburu finkatu ziren: sexuen arteko harreman hierarkikoak ezabatzea, patriarkatuak sortzen dituen ondorio eta bidegabekeria egoerak azaleratzea eta emakumeen bizi-baldintzak hobetzeko dinamikak martxan jartzea.

Ordutik hona Bilgune Feminista Euskal Herriko hamaika herri eta eskualdetara zabaldu da, gure herrian izan diren talde ezkertiar abertzale feministen testigua hartu eta borroka feminista gero eta txoko gehiagotara zabaltzeko erronkari erantzuteko asmoz. Hala ere, tokian tokiko errealitatera egokitzea da gure helburua eta eskualde zein herri ezberdinetako egoerara moldatuz, diskurtso propioa lantzen joatea.

Gure eskualdean mugimendu feminista dinamizatu beharra zegoela ikusita, gaur egun Bilgune Feminista martxan jartzen dihardugun taldetxoa elkartu ginen orain dela denbora bat. Pausuz-pausu eta poliki-poliki, esku artean ditugun baliabideak aprobetxatuz herritarronganako zubiak eraikitzen joan nahi dugu, aldarrikapenetatik haratago joan eta informazioa elkar trukatzeko tresnak eskuragarri jartzea.

Asmo horrekin jarri dugu martxan blog hau, eskualdeko Bilgune Feministaren bozgorailu izateko helburuarekin, gure aldarrikapenak sarean hedatu eta ikuspegi feministan sakontzeko gogoarekin, baina batez ere, interesa duzuen guztiontzat zubi izateko xedearekin. Gure helburua jakintza eta aldarrikapen feministak ahalik eta gehien zabaltzea dela kontutan hartuta, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu nahi ditugu zubi horiek eraikitzen joateko. Gutxiagotutako taldeak gara nahiz eta izan, gehiengoa garen. Horregatik da garrantzitsua gure mezua zabaltzeko baliabide guztiak erabiltzea eta asmo horrekin, sarearekin proba egin nahi dugu..

Nork: Debagoieneko Bilgune Feminista.2008/03/05 16:08:37.392 GMT+1
Etiketak: debagoieneko_bilgune_feminista agurra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak