Emakume gazteon asanblada izan zen joan den ostiralean, apirilaren 11a Bilbon. 200 neska gazte baino gehiagok hartu zuten bertan, emakume eta gazte bezala jasaten duten zapalkuntzari eremuz-eremu aurre egiteko eman beharreko pauso zein alternatibez berba egiteko. Nazio mailako sarea sortzea dute erronka eta asanblada motz gelditu zela ikusita, EHko Emakume Gazteon III. Topaketak burutzea erabaki dutela iragarri dute.
Emakume gazteon asanblada izan zen joan den ostiralean, apirilaren 11a Bilbon. 200 neska gazte baino gehiagok hartu zuten bertan, emakume eta gazte bezala jasaten duten zapalkuntzari eremuz-eremu aurre egiteko eman beharreko pauso zein alternatibez berba egiteko. Nazio mailako sarea sortzea dute erronka eta asanblada motz gelditu zela ikusita, EHko Emakume Gazteon III. Topaketak burutzea erabaki dutela iragarri dute.
Euskal Herriko emakume gazteon asanbladaren ondorioak
Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministen harira kolektibo, eragile, gaztetxe eta neska talde ezberdinetako neska gazteok gazte mailan zeozer egitearen premia ikusi genuen, berdintasunaren belaunaldiaren parte izatea garesti ordaindu dugulako, kolektibo zapaldua izanik ere askotan horren kontzientziarik ez baitugu. Hori zela eta neska gazteok jaiki, lotu feminismora! dinamika martxan jarri genuen eta honako bilakaera izan du:
Hasteko, Euskal Herriko neska gazteon errealitatearen diagnostiko txikia egin genuen eremuz eremu. Honela, zapalkuntza esparru guztietan jasaten dugula agerian jarri nahi genuen, irakurketa hori ahalik eta gehien hedatuz eta horren gaineko hausnarketa eginez. Egoera eraldatu nahi badugu lehenengo urratsa jasaten dugun zapalkuntzaren jabe izatea baita. Honela, kontzientzia feminista aktibatzearen beharra agerian geratu zaigu, neska gazteok kolektibo bat osatzen dugu eta antolatuak egon edo ez, borroka feminista indartu eta bakoitzak bere guneetatik elkarlana bultzatuko dugu.
Apirilaren 11n burututako asanbladaren helburu nagusia, bizi dugun errealitateari begira azkar bat botatzea eta bereziki aurrera begirako bidea zehaztea zen. Alternatibak eraikitzeko ordua da eta noski, horiek betetzeko konpromiso pertsonal zein kolektiboa hartzekoa.
Asanblada burututa argi geratu da neska gazteok eraldaketarako grina daukagula, bertan bildutako emakumeak, 200 neskatik gora, horren erakusle gara. Antolakunde zein eremu ezberdinetan aktibaturik egonda, toki eta borroka guztietan neska gazteok ikuspegi feministatik eragiteko beharrizana dugu.
Eztabaida taldeetan ateratako ondorio nagusiak honakoak dira:
- Mugimendu feminista indartzea
- Erreferentzia feminista gazte gehiago sortzea
- Eragileetan borroka feministarekiko konpromezua hedatzea
- Emakume gazteon arteko aliantza artikulatzeko sarea osatzea
- Kontzientziazio dinamika komunak sortzea, zapalkuntza azalarazi eta kontzientzia indartuko dutenak
- Egun puntualak indartzea
- Erasoen aurrean planteamendu bat osatzea
- Formakuntza zein eztabaidarako espazioak sortzea
- Tresnak sortzea
- Eragileen arteko elkarlana bultzatzea
Hori guztia posible izan dadin konpromiso pertsonal eta kolektiboak hartu ditugu. Era berean, neskok elkartu, babestu, indartu, eztabaidak piztu.... behar ditugu, eta horretarako ezinbestekoa da elkarrekin gaudela sentitzea, borroka honetan bakarrik ez sentitzea, tresna amankomunak sortzea eta gure arteko harremana egituratzea. Helburu horrekin garatuko dugun lehenengo erronka nazio mailako sarea sortzea izango da, eta internet bidez funtzionatuko du. Apirilak 11n bezala, noizean behin asanbladak deituko ditugu borrokaren garapena definitzen joateko eta norabide honekin bat bloga ere baliagarria izango da (gaztefeministak.blogspot.com).
Hori guztia garatzeko eta asanblada bera motz geratu zaigula ikusita, EUSKAL HERRIKO EMAKUME GAZTEON III. TOPAKETAK burutzea erabaki dugu.
Egia da, lan handia dugu egiteko, baina gogoa eta gaitasuna ez zaigu falta beraz, emakume gazteak jaiki eta lotu feminismora!
Idatzi artikulu bat