Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/07/01 13:54:01.796 GMT+2

Zapato azule

zapato azule
Larunbatean izan zen, hau da, zapatuan, Ondarroan esaten den legixek, ekainaren azken zapatuan ospatzen da. Zelako giroa bertan! Arrantzale egunean ere ez genuke topako halakorik!  Giroa... demasa, eguna... mundiala, txitxarro erreak... ezin hobeak!
zapato azule
Aspaldiko lagunekin egoteko eta disfrutatzeko aukera aparta, badakidalako egun horretan joango direla; zinema-zuzendaria, Aitzol Aramaio bertan izan zen.
 pankarta
Erreibindikazioak ere hantxe, presente: Gay eta lesbianen nazioarteko eguna, euskal presoak etxera. Eta Dinamartxan 210 lagun inguru bizikletaz Tolosatik Ondarrure. Dina Bilbao ondarrutar triatletaren omenez egiten da.
Dinamartxa
Egun honetan azoka bat ere egiten da: "Kamiseten azoka"; diseinu orijinalek edo politenak saria jasotzen du; leku askotatik etorritako disenatzaileek hartzen dute parte.
Zer gehiago eskatu leike?
zapato azule

Nork: Gotzone Elu.2008/07/01 13:54:01.796 GMT+2
Etiketak: euskalherria azule fiestas zapato vasco ondarrrroa pais jaiak bizkaia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aurten bigarren aldie goiezela eta zoragarrie da han aurkitzen dan giroa! Dina martxa heltzen danian hunkigarrie da! Kamiseta azoka, Nekaneren irrintziek, bertsolariek, musikea, fanfarrea,... Urtean behin Algortako Bertsolari Eskolakoak mahoiz janzten gara eta ondarrutar bihurtzen gara!

Nork: Nahikari.2008/07/04 00:59:04.758 GMT+2
www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak