Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/01 23:20:33.757 GMT+1

Udazkenaren koloreak

udazkena_0057 copia
Gogoko dut udazkena, urteko sasoirik ederrena niretzat. Maite ditut koloreak, maite dut goizeko freskotasuna. Mendira joan eta gaztainak aurkitzen ditudanean, izugarri disfrutatzen dut biltzen, eta are gehiago jaten, jakina. Aurreko egunean jan nituen aurtengoak lehenengo aldiz. Saltokiaren aurretik pasa eta usaina hartu nuenean,  ezin tentazioari eutsi. Garesti samarrak iruditu zitzaizkidan: 2€ dozenak.  Gozo-gozoak zeuden eta bat bera ere ez zegoen ustel.

hosto gorriak_0009 copia
Urrutira joan barik, pasieran ibiliz gero, horrelako hostoak aurki ditzakegu. Udazkenean argitasuna berezia da, koloreek berotasuna adierazten dute, eta eguneroko gauza arruntak beste era batera ikusten ditugu, aparteko xarma hartzen dute.

baratzea_0048 copia

Nork: Gotzone Elu.2007/11/01 23:20:33.757 GMT+1
Etiketak: udazkena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak