–Eztotzu entendiu horrek, andra batek, segidan.
–Ulertutzat, bai eta zeuri be bai, erretratu ataten neuan.
–“Giri” bat zinala pentsa rot!
–“Giri” bat ni, zeaittik?
–Ba, kamari, tripodi, txapela...
Horrela izan zen lehenengo elkarrizketa. Hantxe, gure ondoan, txabola bat zegoen, dena margotuta kanpoko aldetik, kolore alaiak eta marrazki politak.
Barrura sartzen gonbidatu ninduen “E” izeneko gazteak, lasai sartzeko, neure etxean egongo banintz bezala.
Ate ondotik ikusten nuen, karenka, leiho bat, karratua, txikia, eta leiho hartatik, urruti, ilunabarraren eta itsasoaren koloreak, biak bat eginda. Barrura sartuta, leihora hurbildu eta… portua, hegaztiak, Kalatraba zubia, Alameda, etxeetako teilatuak…, dena gertu, zoom-a erabili izan banu bezala. Leihotik pittin bat urrunduta, pittin bat baino ez, txabola oso txikia baita, barruko aldean hasi nintzen arreta jartzen. Lau paretak zeuden irudi orijinalez eta ederrez apainduta, argi leuna, mahaia, telebista, liburuak, aldizkariak, irratia –musika klasikoa entzuten zen–, sofa bat, eta bertan eserita, beste gazte bat (G). Kaixo!
Argazki batzuk egin ondoren, eskertu egin nien handik, euren txokotik, argazkiak egiteko aukera eman izana. Argi gutxi zegoenez, arratsaldeko 19:30ak, hitza eman nien beste baten bueltatuko nintzela argia hobeto aprobetxatzeko. Nahi nuenean joateko, eurek erantzun, hantxe egoten zirela eta.
Esan eta egin. Ostera ere joan eta hantxe jardun genuen elkarrekin berbetan. Txabolaren istorioa kontatu zidaten. Kontatu zidaten txoko barik geratuko zirela, lagunekin elkartzeko txoko barik, ondoan etxeak egingo dituztelako, galdu egingo zutela txabola, eta hori gertatu baino lehen, eurek izandako esperientzia beste batzuek ezagutzea nahi zutela. Eta argazkiak ea non jarriko nituen galdetu zidaten. Blog-a prestatzen ari nintzela erantzun nik, eta eginda nuenean, euren txabolaren istorioarekin emango niola hasiera. Hementxe duzue, “E”, “G”, “B”, “J”..., zeuei dedikata.

Pixapeko Txabola
Zazpi lagunek osatzen dute taldea. 14-15 urterekin hasi ziren, orain 22 urte inguru dute.
“E”.- Iberdueron transformadori euan hasiera baten. Lagata euan. Herriko gazte batzuk txukundu ta txoko bihurtu gendun alkarreaz eoteko.
8. maila amaitxute institutun hasi nitxan. On, e, arotza naz. Hamabost urte nitxuela hasi nitxan txaboli arreglaten: paretak, tarima, ati, bentani…
Kanpotik eta barrutik pintxau gendun. Marrazkixak ein bana, herritxik kanpun da on, biharra, lana topateko, gustuko lanbidian zeozer eitxeko.
Nire nahixe... Patagoniara jun ta, bertan, “Construcción andino-patagonikoa” ixeneku ikasti ra, egurran goraberak. Diseinu ikasi neban Donostin, ta eskulangintzan gero, neure konture. Beti eukitxuaz lagunak edozertako prest. Gutzat txaboli, eskoli ixan da.
G.- Udalak azentzora, igogailu jarri nahi dau ondun, ta etxik eitxeko proiektua be bara. Amaitxu eingo ra dana, txaboli, gure istorixi…
Urte hauetan, zer izan da zuentzako txabola hau?
E.- Libre espresatzeko tokixe eta libre sentitzeko tokixe be bai. Pertzonik beti bir dau leku bat, espazixo bat.
Materixalik euki baik, ahal gendun leitxeik moldatzen ginan: herramintxa baik, argirik baik… aurrera atati zen gauzi, errekurtso euki baik. Dan-dana karria ein gendun, kotxe baik; ta, ixe ez euan leku batetik, zeozer atati lortu gendun.
Abandonata, hutzik dazen tokixak aprobetxau ein bir diz. Pertzonik beti bir dau leku bat, espazixo bat elkarreaz eoteko, eta gaztiok be bai.
Pixapeko Txabolako Mendizale Elkartea
Pixapeko txabola z/g
48700 Ondarroa
Erantzunak
Baina zalantza bat daukat: hor diozu 1984an hasten dela historia hori, eta niri ez zaizkit kontuak ateratzen: zer da, gazte belaunaldi asko pasatu direla hortik? Edo gazte horiek 1984aren inguruan jaioak direla?
Nork: Xabier Artola.2006/12/28 09:06:33.878 GMT+1