Martxoaren 29an, larunbatean, Radio Euskadi Hondarribian izan zen programa bat egiten. Luze eta zabal jardun zuten Txillidaz, Remigio Mendiburuz eta Oteizaz, denak hilda; Basterretxeaz, aldiz, azaleko aipamen bat baino ez.![]()
Nestor Basterretxeak 84 urte ditu, buru argikoa, apartekoa, proiektuz beterikoa. Aukera ona zatekeen berari elkarrizketa egitea, zuzenean entzuteko bere hitzak, gogoetak, dituen asmoak...
Larunbat horretan bertan, pintxo batzuk hartzen ari ginela San Nikolasen, alde zaharreko Arma Plazan, hara non ikusi nuen Nestor Basterretxea kamaraz inguraturik. Ez nuen gehiegi pentsatu behar izan bertara hurbildu eta argazkiak egiteko. Galdetu egin nien ea zer zen montaia hura guztia. Ekainean programa berri bati ekingo ziotela erantzun zidaten: “La vista de Euskal Herria”.
Interneten informazioa bilatzen hasi nintzen. Zer jarriko dut? galdetzen nion neure buruari; ezezaguna zitzaidana jartzea erabaki nuen.![]()
Itsas ondoan jaio, Bermeon, eta itsas ondoan bizi, Hondarribian. Basterretxeak 1952. urtean egin berria zen Arantzazuko Santutegiaren horma-margoak egiteko lehiaketa irabazi zuen.
Kriptaren muralak margotzen hasi eta Arantzazuko fraideek bertako apaizgaiei ezabatzeko agindua zieten; 11 mural ezabatu zituzten; agindua Gipuzkoako apezpikuak eman zuen. Margoak erabat figuratiboak izan arren eta margotutako eszenak erligio eszenak izan, ez omen zitzaizkion oso egokiak iruditu apezpikuari.
1958 Irunera etorri eta zizelkaritzari heldu zion. Teknika eta disziplina bat baino gehiago ikasi eta erabili izan ditu: pintura, zeramika, argazkigintza, diseinu industriala, arkitektura, zinea… Azken horretan, Fernando Larruquertekin batera egin zituen Pilotari eta Alkezar, eta harribitxia den Ama Lur (1968) filma.
60-70eko hamarkadan GAUR taldearen partaide izan zen, hainbat margolari, arkitekto eta eskulturgile entzutetsuekin: Amable Arias, R. Ruiz Balerdi, R. Mendiburu, J. Oteiza, J.A. Sistiaga, E. Txillida, J. L. Zumeta. GAUR taldea (1966) euskal artistek osatzen zuten, artearen berrikuntzan eta esperimentazioan interesatuak. Argazkian ditugu denak, Amable Arias izan ezik.



Idatzi artikulu bat