Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/23 10:50:37.712 GMT+2

Kale Nagusiko istiluak (2009)

istiluak kale Nagusian
Iaz, Jaizkibel Konpainiak desfilatu zuenean arratsaldean, Kale Nagusian gorabeherak izan ziren.
Kantinerari egin nahi nion argazkia eta zain nengoen, geldirik, kalearen erdian, kamara prest lanean hasteko. Halako baten, euritako beltz bat ikusi nuen airean. Eta bat-batean, sekulako istiluak emakume eta kale-jantzian zeuden ertzainen artean.
Bitan pentsatu barik, argazkiak egiten hasi nintzen. Halako baten, ez dakit nondik irtenda, emakume bat jarri zitzaidan aurrean, bere onetik aterata eta oihuka:
Istiluak Kale Nagusian
-¡Y tu a qué le sacas fotos!
-A lo que me da la gana.
-¡A qué le sacas fotos!
-A lo que me da la gana.
Lau aldiz egin zidan galdera bera, eta lau aldiz jaso zuen erantzun berbera. Bitartean, kamarari ondo eusten nion, eta ez nuen zirkinik egin, emakumea bere onetik irtenda baitzegoen, kale-jantzian zeuden ertzainek eraman zuten arte. Etxean argazkiak deskargatu ondoren ulertu nuen zergatik oldartu zitzaidan: bera zen istiluetan zebilen haietako bat! "Kalte egin eta isilean gorde". Ez dute gustuko publiko egitea euren jarrerak.

Nork: Gotzone Elu.2010/09/23 10:50:37.712 GMT+2
Etiketak: emakumeak jaizkibelkonpainia alardea hondarribia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

kaixo elu koldo naiz non daude 2011 argazkiak

Nork: koldo.2011/09/09 13:44:20.280 GMT+2

Nire ordenagailuan. Koldo asko daude, zein zara zu? Ikusi nahi badituzu pasa zaitez MODOTTI Tailerretik, Kale Nagusia 28

Nork: .2011/09/20 17:24:13.785 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak