Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/21 13:46:21.590 GMT+2

Isun selektiboak

autoa_0018 copia


Hauxe da Hondarribiako udaltzainen estilo berria, edo, agian, esan beharko nuke betiko estiloa. Eta selektiboak direla diot, ez baitute berdin jokatzen bizilagun guztiekin isunak, multak jartzeko orduan.

Selektiboak dira ez ikusiarenak egiten dutelako:
- batzokiaren aurrean, EGUNERO, autoak gaizki aparkatuta egon arren.

-udaltzaingoaren bulego ondo-ondoan, goizeko 8etan hasita, Hawai gozodendako espaloian autoa aparkatuta egon arren, euren muturren aurrean.

 autoak_asteazkena_0122 copia

-udalaren kamioiak espaloiaren gainean –gaizki aparkatuta– igande goiza eta arratsaldea eman arren. Eta udalarena izanda ere, arauak bete behar ditu, besteok legez.

 autoa_0219 copia

-atzerritarren motoak Arma Plazan aparkatuta egon arren.

motoak_0228 copia
-Alamedan atzerritarren autoak gaizki aparkatuta ikusi arren.

-eta edozein lekutan, eta edozein ordutan, eta edozein egunetan eta edozein espaloitan... autoak gaizki aparkatuta eta eurak ezer egin barik.

Eta SELEKTIBOAK izateaz gain, ERREINZIDENTEAK DIRA axolagabekeriaz y faboritismoz jokatzen dutelako. Eta ausardia dute auzotar batzuei, ez guztiei, jakina, nota anominoak uzteko autoan –erreinzidenteak direla esanez– eta isunak jartzeko.

Biztanleok eskubidea dugu jakiteko zeinek jarri digun eta zergatik jarri digun guri, eta ez ondokoari. Biztanleok ez gara izkutatzen erreklamazio bat egitera joaten garenean. Herritarrok eskubide osoa dugu etxe ondoan aparkatzeko "karga eta deskarga" egiteko.

Argazkiak hartuta daude:
-Udaltzainen bulegotik hasi eta 200/300 metrora.
-bizpahiru egunetan, eta egun bakoitzean 10’ zeregin horretan.
-argazkiren bat errepikatuta dagoela ematen badu ere, ez da hola; egunero auto batzuk, eta, sarritan berberak, horrela aparkatzen dutelako da.
-autoen matrikulak apropos, nahita ezabatuta daude, nire asmoa ez baita salatzea, ez eta udaltzainen lana erraztea. Nire asmoa udaltzainen utzikeria eta faboritismoa agerian uztea da.
Nik argazkiak aurkezten ditut frogatzat. Eta eurek?

Argazki gehiago ikusteko, sakatu gainean.

Nork: Gotzone Elu.2007/06/21 13:46:21.590 GMT+2
Etiketak: euskalherria multak basquecountry hondarribia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Udaltzaingoaren ondoan aparkatuta egoten den Peugeot ilun hori, herriko 'jauntxoetako' batena (edo berak horrela uste du, askok horrelakotzat daukatelako) da, Hawaii-ko nagusia den Urigainena da. Egunero uzten du espaloi gainean aparkatuta, parking-ean lekua egon edo ez. Baina noski, nola jarriko diote isuna pertsona honi, Hondarribiko PNVko agintaritxo bat izanda eta udalean dauzkan kontaktuak izanda?

Nork: Asier.2007/07/03 12:45:06.990 GMT+2

Jakin ez nekien zeinena zen, imajinatu bai, aldiz. Goizero ikusten dut leku berean, goizeko 8etarako bertan egoten da, arbolapean, gainera, eguzkiak jotzen duenean.
Zein zaren ez dakidan arren, eskertzen dizut iritzia.

Nork: Gotzone.2007/07/04 00:00:52.595 GMT+2

Eskerrak norbaitek salatzen dituela gauza hauek.

Nik ere horrelako aparkamenduak egunero ikusten ditut.

Nork: ainara.2007/07/05 20:15:05.345 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak