Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/10/05 14:46:08.568 GMT+2

Guelewar taldea

guelewar
Irungo jaiak amaitu eta talde bat sortzeko ideia zebilkion buruan Max-i. Madrilen ere izan zuen beste talde bat. Senegaldik lehengusua etorri, eta musika-taldea sortzea erabaki zuten.
-Mamadouk ere sarritan deitzen zidan berarekin batera jotzeko. Elkarri deitu eta taldea osatzea erabaki genuen. Esan daiteke ideia Afrikatik etorri dela.
Irungo gitarra-jotzaile bat ere badago taldean: Gorka.
-Reagea, Rapa eta jazza abesten dugu, estilo askotako kultur mestizajea.
-Gaiak? gizartean dauden arazoak, gaur egunean gertatzen dena, horretxek dira gure gaiak
.
Eta euskaraz ere abesten dute, politto gainera: Hegoak ebaki banizkion..., Araban bagare, Gipuzkun bagera...
Beste hau Maxek berak sortutakoa da, euskaraz gainera:
Zugan murgilduta nago

agur esan gabe joan zara...

Papis-ek hauxe dio: Kulturen arteko hartu-emana da, guk geurea ematen dizuegu eta zuena jasotzen dugu.
guelewar
Musika-tresna asko jotzen dute, denak Senegalekoak: Tamá, bougarabou-a, bongo-a, balafon-a, sabar-a, kora, tama edo talking drum-a...
Guelewar taldeko partaideak hauek dira:
Bill, Ibrahim, Omar, Papis, Mamadou, Gorka eta Max.
Guztien artean sekulako giroa sortu zuten Kabigorrin. Eta jendea berehala animatu zen dantzatzera eta eurekin batera kantatzera ere.
dantzariak

Nork: Gotzone Elu.2008/10/05 14:46:08.568 GMT+2
Etiketak: irun musika afrobeat | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak