Azokak banakako salgunez daude osatuak, eta haietan mota askotako produktuak aurkituko ditugu, batez ere, elikagai freskoak: barazkiak, frutak, haragia, arrainak, etab. Herri edo auzoen erdialdean kokatzen dira. Hango eta inguruetako auzokideentzako topagunea izaten dira. Han bertan elkartu, berriketan egin eta eztabaidatzen dute, eta herria eta eskualdea
osatzen dute.
Larunbat-goizean Hendaiara gerturatuz gero, Sokoburuko azokaz gozatzeko aukera izango dugu. Tradizio handikoa ez bada ere, duela 18 urtetik edo gehiagotik hona egiten da, eta urterik urte garrantzi eta pisu handiagoa du Bidasoaren bi aldeetan. Han inguruko baserrietako produktuak aurkituko ditugu: arrautzak, gaztak, gatzatuak, frutak, barazki ekologikoak, loreak eta landareak, ogi biologikoa, eskuz egindako gailetak eta pastak...; Landetako produktuak: foie, konfita, oilaskoak...; Arcachongo ostrak –ekoizleek eurek salduak–; Alpeetako gazta-aukera handia... Azoka honetako produktuak baratzetik mahaira doaz zuzenenan. Azokaren berotasunak, giroak, koloreak... aditzera ematen digute azoka berri hau ondo sustraituta dagoela.


Idatzi artikulu bat