Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/03/16 18:40:47.955 GMT+1

Choucrote eguna 2011

choucroute
Urtero bezala, Choucroute eguna ospatu dugu. Chocrouta neguko platera da, alsaziar jatorrikoa, “sürkrüt” hango hizkuntzan. Aurten Kabigorrin –Irungo Kultur ateneoan– egin dugu bazkaria, eta gurekin izan dira Madrilgo lagun batzuk. Sekulan egon gabeak zirenez Euskal herriko elkarte gastronomiko baten, irrikitan zeuden barrutik ezagutzeko. Esan behar dut elkarte honetako partaide izateko berdin diola gizonezko zein emakumezko izan, ateak denontzako baitaude zabalik.
Ilusio handiz itxoiten dut egun hau, lagunekin egoteko aukeraz gain, Jaimek prestatutako choucroute goxoa jan, Javik eta Maitek egindako gatzatuak edo mamiak dastatu, eta, edateko, nola ez, Rhin eskualdeko ardoak dastatzeko aukera paregabea delako. Oraingo honetan, gainera, hasiera emateko Alsaziako muscat barietatea edan dugu. Zepak edo mahatsondo-enborrak Mediterranekoak badira ere, duela 25 urte landatu zituzten eskualde  horretan eta oso ondo egokitu dira.
Eta kafeari laguntzeko, Agedak eta Xabierrek Mungiatik ekarritako pasteltxo goxoak. Gehiago behar al da eguna ondo pasatzeko?
ttopa-brindis

Nork: Gotzone Elu.2011/03/16 18:40:47.955 GMT+1
Etiketak: gastronomia choucroute ohiturak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak