Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/29 09:39:27.526 GMT+2

Baldorbaren eguna

Grupo de danzas Valdorba

"Duela 25 urte ospatu zen lehenengo aldiz. Ideia Garinoaingo Kultur taldean sortu zen. Beharrezkoa ikusten genuen zerbait egitea herrietako jendea elkartzeko eta elkar ezagutzeko, herri txikiz osatua baitago gure bailara.
 Hasiera baten, bezperan, hitzaldi bat egiten zen, kirol lehiaketak eta berbenak hainbat herritan. Igandean, meza Katalaingo ermitan eta hura amaituta herri bazkaria.

Urteak joan, urteak etorri, aldaketatxoak izan dira. Karpa bat jartzen dugu Katalainen, ermitaren ondoan; bertan Baldorban ohikoak diren jakiak eta produktuak eskaintzen ditugu: Bildotxa txilindronean, “menudicos”, errrellenoa, txistorra; erroskilak, esne frijitua..., hori guztia hainbat bizilagunen artean egindakoak. Aldi berean, artisau-lanak ere egoten dira ikusgai.
Mezaren ondoren, Orisoaingo gaita-jotzaileek dantzan jartzen dituzte euren buruhandiak, eta Baldorbako Dantza Taldeak edo Garinoaingo Musika Bandak ere hartzen dute parte, urtero ez bada ere. Aldi berean, haurrek zaldian ibiltzeko aukera dute.
 
-
Diru laguntzarik hori guztia antolatzeko?
 “Baldorbaren Garapenerako Elkartean” dauden udalek ematen digutena eta karpan edariak saltzen ateratzen duguna, ez dugu bestelako laguntzarik".

Nork: Gotzone Elu.2010/09/29 09:39:27.526 GMT+2
Etiketak: jaiak fiestas baldorba nafarroa orbaibarra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak