Kamara hartu eta sukaldeko leihotik egin diot argazkia.
Gaur ikasle batzuen autoan joango naiz lanera; 8ak eta laurdenetan abiatu naiz. Ataritik irten eta udaltzainen autoa pasa. Semaforoa gorria dago; ondotik pasa naiz eta keinua egin diot barruan zihoan udaltzainari, ea ez duen autoa ikusten espaloiaren gainean; 2 metrora du. Harridura aurpegiaz begiratu dit.
Ikasleekin joan eta ikasleekin bueltatu. 15:15ean etxean; trenean itzultzen naizenean ordu erdi gehiago behar izaten dut. Goizeko auto zuria ez dago, beste batzuk daude.
Etxera sartu, bazkaria berotzen jarri eta... klik-klak, beste argazki bat.
Sukaldeko leihotik harresia ikusten dut. Sarri egoten naiz begira, biziki gustatzen zaidalako harriak hartzen duen kolorea arratsalde partean, eguzkiak bete-betean jotzen du eta. Eta, jakina, pare-parean dauden autoak ere ikusten ditut, orain furgoneta handia dago aparkatuta, gaizki aparkatuta.![]()



Idatzi artikulu bat