Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/05/19 23:42:19.680 GMT+2

Antxoa egune

trainerak

Antxoarik ez, baina antxoaren eguna ospatzeko aukerarik ez dute galtzen Ondarroan: bertsolariak, estropadak, umeentzako jolasak...

neskatoa

Eta ekologisten protestak ere hantxe: Aieriko paduran 500 etxebizitza agin nahi ditu udalak. Non eta paduran! Eta astakeria hori, beste asko bezala, "aurrerapenaren" izenean omen!

Aileri_2509

Eguna aprobetxatu nuen alde zaharretik paseatzeko eta aldaketak ikusteko. Pixapeko txabola bota dute; horren ordez etxeak, nola ez. Blog honetan idatzitako lehenengo artikulua txabola horren gainean izan zen, hura konpondu eta txukundu zuten gazteekin izandako elkarrizketa.
Pixapeko Txabola
Lehen oinez egiten banuen bide hura, oraingoan igogailuan joan nintzen –bi igogailu erabili nituen bertaraino joateko–. Gustatu zait zelan egokitu duten espazio hori, igogailuarena. Eta aukera izan nuen ikusteko hainbat kalek, ondiokan, Athletic-en banderez apainduta jarraitzen duela.

Athletic zaleak

Nork: Gotzone Elu.2009/05/19 23:42:19.680 GMT+2
Etiketak: ondarroa egune antxoa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Alleriko paduratik txingudiko padurarte, besarkada bat eta eskerrik asko!
Ia laster ikusten gazen atzea be!

Nork: Alleriko animalixak.2009/05/20 19:45:36.364 GMT+2
www.blogak.com/aieri

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak