Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/10/17 20:21:57.763 GMT+2

Argazki erakusketa: artzubi

literaturatik gehiago pinturatik baino
Xabier Artolaren argazki erakusketa Hondarribiko MODOTTI Tailerrean, urriaren 30era arte.
Elkar ezagutu genuen IRALEn hasi ginenean lanean. Argazkigintzarako zaletasuna gazte-gaztetatik datorkio. Erabat autodidakta, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko (SFG) kidea da, 1975etik.

Modotti tailerreko erakusketara, aro digitalean egindako zenbait argazki ekarri ditut, 2006tik 2010era bitartekoak. Denetik pixka bat, beraz, areto txiki honetako hormetan zintzilik: paisaiak, jendea, erretraturen bat...; horien artean zortzi Kuban ateratakoak dira, azken boladan hainbat alditan suertatu baitzait uharte eder horretan izateko parada.

Català
Roca argazkilari kataluniarrak (1922-1998) esana da argazkigintzak gehiago duela literaturatik pinturatik baino, kontrakoa esaten bada ere. Iritzi berekoa naiz, eta esaldi horretaz baliatu naiz, hain zuzen, erakusketari izenburua emateko.

Nork: Gotzone Elu.2011/10/17 20:21:57.763 GMT+2
Etiketak: argazkiak erakusketak fotografias modottitailerra hondarribia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/20 17:18:17.286 GMT+2

Hondarribia, legerik gabeko hiria

Legerik gabeko hirietan gaizkileak jaun eta jabe ziren.
jaizkibel_3653
Hondarribia, legerik gabeko hiria:
-herriko kaleetatik alarde pribatuak desfilatzen duenean –Alarde Fundazioak antolatutakoa– anbulantziak ezin duelako sartu herrira tiroz zauritutako pertsona bati laguntza ematera. Pertsona hori hil egin da.
Neure buruari galdetzen diot ea zerk duen lehentasuna,  pertsonak ala desfile militar baten parodiak?

-udaltzainek ez dutelako aginterik  Alarde Fundazioak antolatutako alarde pribatuaren desfilea geldiarazteko.
Berriz galdetzen diot neure buruari  ea zerk duen lehentasuna,  pertsonak ala desfile militar baten parodiak?
Eta hildakoa alarde pribatuan desfilatzen duen baten ama izan balitz?  Berdin-berdin ospatuko zituzten jaiak –hala gertatu baita– ala bertan behera lagatzeko aginduko zuten?
Zer-nolako larrialdi-planak aurreikusten ditu udalak herriko jaietarako?

-Ezta Ertzaintzak ere ez zuelako geldiarazi desfilea anbulantzia sar zedin herrira zauritutako pertsona jasotzera.

-Jaizkibel Konpainiari debekatu egin zitzaiolako herriko kale batzuetatik desfilatzea, irailaren 8an eta jaiak baino lehenagoko egunetan ere. Debeku hori PSOEk ere onartu eta defendatu egin zuen.
Imaginatzen duzue zeuen herriko jaietan –Iruñan, Bilbon, Sevillan, Bartzelonan–,  debekatu egiten zaizuela hainbat kaletatik ibiltzea zuen konpartsa, zuen taldea jaietan elkarrekin parte hartu eta disfrutatu nahi dituzten gizon-emakumez osatuta dagoelako?

Noiz arte jarraitu behar dugu ikusten, jasaten eta sufritzen egoera hau? Noiz arte jarraitu behar dute Jaizkibel Konpainiako partaideek herriko kaleetatik ibiltzea ertzainez inguraturik, erasotzaileak edo gaizkileak bailiran?

plastikoak_3634
7:30 Plastiko beltzak zabaltzen Jaizkibel Konpainiak nola desfilatzen duen inork ikus ez dezan
kartelak_3636
Antzera gertatzen da genero-indarkeriaren kasuetan: erasotzailea lasai-lasai dabil, inongo kontrolik gabe, eta errurik ez duena asasinatua izaten da.
Ertzaintzak ederki asko daki zeintzuk diren istiluak sortzen dituztenak, zeintzuk probokatzaileak, zeintzuk  mehatxuka eta iraintzen dabiltzanak, Kale Nagusian eta Arma Plazan jartzen dituzten kamerek argitasun handiz grabatzen dute hori guztia. Zergatik ez dituzte pertsona horiek inguratzen eta zaintzen, kontrolatzen?
kartela_3638
Megafonoa erabiltzen dute aginduak emateko eta Jaizkibel Konpainiaren aurka oihukatzeko.

Zer dela eta hori guztia? Garbi dago, botoak lortu eta agintzen jarraitzeko, merezi ez dituzten karguak okupatuaz (PNV Hondarribian eta PSOE Irunen).
Entzun berri dut Onda Vasca irratian Andoni Ortuzarri (PNV) egin dioten elkarrizketa. Aztertzen omen dabiltza "la marginalidad en la que ha quedado el PNV en el panorama político vasco". Harritu egiten zarete?

Nork: Gotzone Elu.2011/09/20 17:18:17.286 GMT+2
Etiketak: emakumeak jaizkibelkonpainia alardea hondarribia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/27 14:05:18.026 GMT+2

Horrela jokatzen du poliziak!


Mossos d'Esquadra-koek Kataluinako Plazan bilduta zeudenen kontra erabilitako basakeria ikus daiteke.



Indigne-vous!

Nork: Gotzone Elu.2011/05/27 14:05:18.026 GMT+2
Etiketak: gazteak eskubideak jovenes concentraciones derechos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/26 12:25:30.346 GMT+2

M15 eta Jose Luis Sampedro

Jose Luis Sampedroren adierazpenak
Iritzi interesgarriak, eta erabat ados nagoenez esaten duenarekin eta gazteen protesta-mugimeduarekin, ba, hementxea doa bideoa, ahalik eta gehien ezagutua izan dadin.



Indigne-vous!

Nork: Gotzone Elu.2011/05/26 12:25:30.346 GMT+2
Etiketak: gazteak eskubideak konzentrazioak jovenes derechos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/05/15 00:23:08.627 GMT+2

Despedidak

despedida0140
Kolonbiar bati galdetu nion zerk deitzen zion arreta gure ohituretan. Galdera entzutean, barrez lehertzen hasi zitzaidan, hitzik egin ezinik: "Solteroen despedidak, oso dibertigarriak dira! Hau ikustean disfrutatuko zuen, seguru.

Nork: Gotzone Elu.2011/05/15 00:23:08.627 GMT+2
Etiketak: gazteak despedidak solteroak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/25 11:18:51.051 GMT+1

Emakume artisten erakusketa 2011

DSC_1814
Urtero bezala, ikusgai daude, hondarribiko Kultur Etxean, emakumeek egindako lanak.
Aurten, iaz baino 25 lan gehiago dugu eta parte hartzaileeen artean 7 berriak dira. Argazkilari bakarra etorri da, gainontzekoak margolariak, olio-pintura, akuarela, akrilikoa... Gazteenak –4,8, 11 urte bitarkoak– Betty Paganoren ikasleak dira, eta baditugu 88 eta 87 urteko margolarien lanak ere. Arte Ederretako ikasleek ere ekarri dituzte lan batzuk eta margolari hauen ikasleek ere parte hartzen dute: Carmen Maura, Idoia Amunarriz, Javier Sagarzazu; Ferran zenaren ikasle ohiak…” dio Estela Galanek, koadro bakoitza non jarri ari den bitartean.
Aurten ere, iaz ezagutu nuen artista gaztetxoak –6 urte– aurkeztu du bere lana.
DSC_1828

Nork: Gotzone Elu.2011/03/25 11:18:51.051 GMT+1
Etiketak: emakumeak argazkiak pintura hondarribia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/20 19:25:53.961 GMT+1

Inauteriak Haratusteak Carnavales

DSC_1466
Amaitu dira inauteriak, ihauteak, ihoteak (iyoteak) edo haratusteak, neguko jaiak. Haratuste hitza "haragi uztea" ei da, eta, mendebaldeko euskaraz (bizkaieraz) erabiltzen da. Azken izen hau mundu osoan zehar erabiltzen den carnaval edo carnivalen parekoena da, hauek latinetik baitatoz: carne (haragi) eta levare (utzi). Nik gehien maite ditudanak Ituren eta Zubietakoak dira, eta asko disfrutatu izan dut Zuberoako Maskarada-rekin. 
Hondarribian ospatzen direnak oso bestelakoak dira, baina bada talde bat egiten dituzten antzezpenekin alaitzen gaituena.
DSC_1479

Nork: Gotzone Elu.2011/03/20 19:25:53.961 GMT+1
Etiketak: haratusteak euskalherria carnales inauteriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/03/16 18:40:47.955 GMT+1

Choucrote eguna 2011

choucroute
Urtero bezala, Choucroute eguna ospatu dugu. Chocrouta neguko platera da, alsaziar jatorrikoa, “sürkrüt” hango hizkuntzan. Aurten Kabigorrin –Irungo Kultur ateneoan– egin dugu bazkaria, eta gurekin izan dira Madrilgo lagun batzuk. Sekulan egon gabeak zirenez Euskal herriko elkarte gastronomiko baten, irrikitan zeuden barrutik ezagutzeko. Esan behar dut elkarte honetako partaide izateko berdin diola gizonezko zein emakumezko izan, ateak denontzako baitaude zabalik.
Ilusio handiz itxoiten dut egun hau, lagunekin egoteko aukeraz gain, Jaimek prestatutako choucroute goxoa jan, Javik eta Maitek egindako gatzatuak edo mamiak dastatu, eta, edateko, nola ez, Rhin eskualdeko ardoak dastatzeko aukera paregabea delako. Oraingo honetan, gainera, hasiera emateko Alsaziako muscat barietatea edan dugu. Zepak edo mahatsondo-enborrak Mediterranekoak badira ere, duela 25 urte landatu zituzten eskualde  horretan eta oso ondo egokitu dira.
Eta kafeari laguntzeko, Agedak eta Xabierrek Mungiatik ekarritako pasteltxo goxoak. Gehiago behar al da eguna ondo pasatzeko?
ttopa-brindis

Nork: Gotzone Elu.2011/03/16 18:40:47.955 GMT+1
Etiketak: gastronomia choucroute ohiturak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/08 09:00:17.081 GMT+2

Azkonbegi - Landibarre

hilarriak
Landibarreko auzoa dugu Azkonbegi. Joan ginen egunean, Herritarren Bazkaria ospatzen ari ziren. Bazkari hori herriko Gazteen Komiteak ordaintzen du, eta beti izaten da herriko festak ospatu baino hiru aste lehenago.
Azkonbegi ez dugu bide ondoan aurkituko, bilatu egin behar da, joan egin behar da bertara, eta, han, denbora gelditua dagoela ematen du. Auzo txikia da, baina handia eta aberatsa bere txikitasun horretan. Espero ez ditugun altxorrak aurkituko ditugu: harrizko gurutzea, Xipirine kapera, eta haren kanpoko aldean eta barruan... a zer sorpresak! Herritar batek, Margueritek, erakutsi zigun kapera: zoragarria!
Xipirine

Nork: Gotzone Elu.2010/10/08 09:00:17.081 GMT+2
Etiketak: azkonbegi landibarre beherea euskal basque country nafarroa herria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/10/03 19:31:52.417 GMT+2

Egurra lantzen


Egurra kurbatzeko teknikak
“Oso gertu daukagun materiala da egurra. Hala ere, eskaintzen dizkigun aukera asko ditugu ikertzeko”.

Ikastaro honetan egurra lurrunaren bidez kurbatzeko teknika lantzeaz gain, beste hauek ere landu ditugu: laminatzeko teknikak, nola egin moldeak, eta mihiztadurarekin kurbak nola egin. Ikastaroa oso praktikoa eta interesgarria.
Irakaslea: Jose Pablo Arriaga, Markina-Xemeingo eskultore eta disenatzailea.
DSC_7659

Nork: Gotzone Elu.2010/10/03 19:31:52.417 GMT+2
Etiketak: egurra jose ikastaroak arriaga cursos madera pablo hikhasi | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak