Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/01/11 21:35:57.281 GMT+1

Bidegorriak, zertarako?

bidegorria-edukiontziak
Bidegorriak egin zituzten, bai, baina erabilgarriak ote dira guztiak? Bidegorri batzuetan autoak egoten dira aparkatuta; beste batzuek ez dute jarraipenik, gainera beharrezkoen diren lekuetan, herriaren erdi-erdian.
Bidegorri honen amaieran zabor edukiontziak daude. Nire buruari galdetzen diot ea zergatik ez dituzten jartzen bidearen beste aldean, autoak aparkatzeko espazio horretan, auto-plaza bat kendu eta zabor-edukiontziak jarri. Konponbidea ez da hain zaila, ezta?
bidegorria-edukiontziak

Nork: Gotzone Elu.2010/01/11 21:35:57.281 GMT+1
Etiketak: bicicarril bicisenda bidegorria hondarribia zikloturismoa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/01/10 17:04:14.956 GMT+1

Elurra teilatuan

teilatuak
Elurra teilatuan
zakua lepoan
ibili beharko dugu
aurtengo neguan.

Riau, riau, riau
rakataplau...

Hau duk umorea
utzi alde batera
euskaldun jendea.

Riau, riau, riau
rakataplau...

Hau duk umorea
utzi alde batera
euskaldun jendea.
Halaxe dio abestiak eta halaxe zeuden gaur goizean Hondarribiko teilatuak. Ez du asko egin, eguerdi partean urtzen ari zen. Gutxi eginda ere, umeak beti prest jolasteko.
umeak jolasean

Nork: Gotzone Elu.2010/01/10 17:04:14.956 GMT+1
Etiketak: negua hondarribia elurra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/09 22:01:27.096 GMT+1

Gabon-gaua

Haurrak kantari
Umetan Gabon-gauean irteten ginen kantari eta eskean, iluntze aldean. Lauzpabost lagun elkartu eta etxez etxe joaten ginen, normal jantzita. Atea jo eta "Kanta ala erreza?" galdetzen genuen. Gehienetan, kantatzeko eskatzen ziguten, eta hauxe da haietako kantu bat; hemen ere entzun izan dut, gutxitan, baina beste doinu batekin.

Gabon gabaren zoragarria Jesus jaio da Belenen,
herririk herri bila gabiltza, bila gabiltza bera den.

Aingeruak kanta, artzain onak dantza,
guztiok alabantza. Zuri zor deutsugu.
Astuak a, idiak mu, atseginik badogu.

Hartu makilak eta jantzi abarkak,
artzain onak joan ziren Jesusen bila.
Ai ze atsegina dan, dantzan jende guztia,
salto, brinko eginaz danak joan ziran.


Batzuetan errezatzeko eskatzen ziguten –familian hildakoren bat egon zelako– eta guk "Aita gurea" errezatzen genuen; behin baino gehiagotan, barregureak eman errezatzen ari ginela, eta hanka egin behar! Gehienetan dirua ematen ziguten, tarteka bizkotxoak. Kantuak amaitu, dirua partitu eta etxera afaltzera. Ordurako anai-arreba guztiak zeuden, hilobak eta baserriko osaba, osaba Xanti; 15 bat lagun elkartzen ginen. Afaldu ondoren izebarenera joaten ginen, nagusiak kartetan ibiltzera, eta gazteok partxisean, okan, loterian, seiko urritan...
Haurrak kantari
Hondarribian, goizean ibiltzen dira kantari, baserritarrez jantzita, etxez etxe, dendetan, tabernetan. Bezperatik edukitzen dut dirua prestatuta kantuan datozenei emateko. Eta guztiek kantatzen dituzte abesti berberak: "Olentzero joan zaigu..." eta "Hator, hator...". Ea datorren urterako errepertorioa aldatzen duten, kantu eder asko ditugu eta.

Nork: Gotzone Elu.2010/01/09 22:01:27.096 GMT+1
Etiketak: euskalherria gabongaua nochebuena olentzero tradiciones ohiturak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/07 21:16:26.406 GMT+1

Santo Tomas eguna

Iparraldekoak_5178
Bilbon bizi nintzela ezagutu nuen lehenengo aldiz Santo Tomas eguneko feria. Biziki gustatu zitzaidan giroa, batez ere hainbeste barazki eta fruta batera ikusteko aukera ematen zuelako. Zelako frutak, zelako errexil sagarrak! Beti erosten nituen etxera eramateko. Donostira lanera etorri ondoren, saiatu naiz ahal nuen guztietan bueltatxo bat ematen egun horretako giroa ikusteko. Esan behar dut azken urteotan aldatu egin dela, asko. Boulebarra girorik gabe ikusi nuen: posturik ez eta aurten iaz baino txorimalo gutxiago. Ondoko kale baten bazeuden postuak artesania saltzen, baina Boulebarra triste. Konstituzio plazan gero eta postu gutxiago, baina, aldiz, gero eta jende gehiago, batez ere gazteak –batzuk gazteegiak modu hartan edateko–. Kristalezko botilak lurrean, zaborra nonahi. Tarteka ikusi nituen zakarrontziak, baina zergatik ez dituzte gehiago jartzen jakinda zer gertatzen den egun horretan? Humorea ez zen falta, ez eta gazte jendearen kolaborazioa argazkiak egiteko.
gazteak_5197gazteak_5230argazkilaria_5225gazteak_5237gazteak-arraunlariak_5216gazteak_5233

Nork: Gotzone Elu.2010/01/07 21:16:26.406 GMT+1
Etiketak: euskalherria festak donostia santotomas sansebastian jaiak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/11/10 16:51:31.603 GMT+1

Musika Eskola BAI, astakeriarik EZ

Escuela de Música SI, burradas NO
Urte batzuk geldirik eman ondoren, Alde Zaharreko auzo-elkartea "Harresi" abian jarri da. Udalak lehengo Musika Eskola bota eta berria egin nahi du. Espazio horrek 556m2 baino ez ditu, eta sekulako eraikina jarri nahi dute. Antzeko proiektua egiteko Astigarragako udalak, ostera, 3500m2 erabiliko ditu. Bada aldea, gero!
Hona hemen hauzotarrek idatzitako ez adostasuna eta arrazoibideak.

Musika Eskola de Hondarribia: Espacio, lógica y política
El debate entre realizar un gran edificio de cultura que albergará las distintas actividades culturales, o fraccionarlas en distintas edificaciones de menor porte, se resolvió legislaturas atrás optando por una sede centralizada de cultura. No era una mala decisión. Pero tras años de proyectos fallidos en emplazamientos mucho más adecuados, como la zona de Jostaldi o la finca Olazabal (más de 3.000 m2), se decide ubicar el edificio en los 556 m2 de la parcela actual y, claro está, no cabe. Y cuando algo no cabe en un espacio, o se busca un espacio mayor o se reduce el tamaño de ese algo.
Musika eskola_0060
Pero también hay otra forma de afrontar la situación. Si no cabe tiremos hacia arriba, aunque construyamos un edificio totalmente discordante con el entorno histórico que le rodea. Y tiremos también para abajo, aunque haya que excavar tanta profundidad que suponga un evidente riesgo para el patrimonio histórico de la ciudad. Por ilógico que parezca, ésta es la solución decidida por nuestros representantes municipales. Y por unanimidad. Dicen muchos ahora que no estaban de acuerdo con el volumen del edificio, pero dicen que les dijeron que los vecinos estaban de acuerdo. Y si los vecinos están de acuerdo…

Pero los vecinos no estaban de acuerdo. Simplemente no conocían el proyecto. No es que se haya esforzado mucho el Ayuntamiento para que la información llegara a los ciudadanos. Los pocos que lo sabían pensaban que, si nadie dice nada, por qué voy a ser yo. Y a los muy pocos que avisaron les miramos de reojo. Ya están los de siempre quejándose de todo. Tendremos que escribir 100 veces "mea culpa", porque la realidad del proyecto era aún más desproporcionada de lo que estaban avisando. Es un buen ejemplo de lo que llega a suceder cuando política y ciudadanía se viven como mundos separados. Cuando la Corporación municipal cree saber lo que quieren los ciudadanos –sin habérselo preguntado–, y cuando los ciudadanos entienden que su participación se limita a votar una vez cada cuatro años –y poner el resto del tiempo de vuelta y media al Ayuntamiento–. Para algo ha servido ya este debate. Para los siguientes proyectos el Ayuntamiento se está reuniendo con los ciudadanos afectados, para informarles y recibir sus sugerencias. Y los vecinos han reactivado Harresi, la asociación de vecinos del Casco Histórico.

Los vecinos se han organizado, y no piden la luna. Sólo piden que el edificio reduzca su exagerado volumen y que se reduzca el riesgo sobre los edificios cercanos. Eso implica reducir algo de su contenido. El salón de actos municipal que ocupa la planta baja no es imprescindible.

Hondarribia contará en breve con un auditorio para más de 400 personas en Itsas Etxea. Por supuesto que sería deseable que Musika Eskola contara con su propio auditorio, como sucederá en Astigarraga. Pero Astigarraga pone 3.500 m2 a disposición de su proyecto y nosotros sólo 556. Y tampoco es imprescindible que un edificio dedicado a la música tenga excavada en su subsuelo una sala de exposiciones. Cualquier planta del edificio recién rehabilitado en Arma Plaza podría cumplir perfectamente esta función.

Parece que reducir el tamaño del edificio es tabú. Un pecado mortal quitar algo de lo que estaba proyectado. No debe tomarse como una cesión. Tampoco los vecinos están felices con la alternativa que proponen. Reducir la profundidad de excavación de doce a ocho metros reduce el riesgo, pero es obvio que no lo elimina. Y construir el edificio agregando a los 180 m2 de la parcela original, los 375 m2 de jardín que la rodeaban, acaba con una de las pocas zonas verdes que quedaban en el interior del casco histórico. No es una alternativa que haga feliz a nadie, pero es una alternativa posibilista que busca poder llegar a un encuentro entre todos los intereses.
 lanak-musika eskola
Musika Eskola necesita ampliar su espacio, y por eso en el capítulo de aulas supera en un 653% los requisitos del Decreto 289/1992 sobre Escuelas de Música. Y los ciudadanos necesitamos a Musika Eskola. Por eso seguirá teniendo esa misma dimensión en la alternativa vecinal. Pero también necesitamos proteger al casco histórico de intervenciones urbanísticas irreparables y de riesgos innecesarios. Tenemos que compatibilizar la formación musical de nuestros hijos con entregarles un patrimonio histórico en condiciones dignas.

Optar por un edificio aglutinador de cultura fue una buena decisión lógica y política tomada en un momento determinado para un espacio determinado. Si ahora no hay espacio suficiente, ubicar algunos elementos en otros lugares es simplemente otra decisión lógica y política igual de buena. Insistir en el planteamiento original podrá ser político –que no creo–, pero desde luego no es lógico.

Hay opiniones, respetables, que plantean que el edificio debe hacerse porque es necesario, pero no he podido encontrar voces favorables al volumen que finalmente tendrá. A ver si va a resultar al final que, estando todos en desacuerdo con el tamaño del edificio, acaba construyéndose como estaba proyectado porque se ha entrado en una inercia que ya no puede pararse. Si así sucede, costará en el futuro encontrar otra situación que empate en estupidez con ésta.

ERNESTO GOIRICELAYA - Viernes, 23 de Octubre de 2009 TRIBUNA ABIERTA/Noticias de Gipuzkoa

Nork: Gotzone Elu.2009/11/10 16:51:31.603 GMT+1
Etiketak: harresi eskola musika hondarribia historikoa kasko | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/10/15 10:47:35.230 GMT+2

Jaizkibel konpainia Guadalupeko mezatan

Jaizkibel konpainia
Jaizkibel konpainiarekin aurten igo naiz lehenengo aldiz Guadalupera. Batzuk autobusez, beste batzuk autoz, eta izan ziren oinez igo ziren gazteak ere, izerdi patxetan. Biba zuek!
Meza eguerdiko 12etan zen arren, Jaizkibeleko karguak eta kantinera lehenago sartu ziren elizara, lekua hartzera, beste konpainiek bezala, eurek ere badutelako eskubidea barruan egoteko meza entzuten eta bankuetan eserita.
Neu ere sartu nintzen zer-nolako giroa zegoen ikusteko. Sartu, eta hara non ikusi nuen serora zebilela elizako eserlekuetan paper batzuk jartzen: “autoritateentzat”, alardeko mandoentzat, kantinerentzat... aurreneko eserlekuetan. Eta beste zerrenda batzuk ere jarri zituen, izen-abizenekin, ia eserleku guztiak okupatuz. Auskalo zeintzuk ziren haiek! Baina Jaizkibel ez zen inondik ere agertzen. Ikusi nuen nola hartzen zituzten Jaizkibel konpainiari zegozkion eserlekuak argazkietan ageri diren
emakume horiek.
 mujeres de Alarde Fundazioa
Ikusi nuen Jaizkibeleko tenientea esaten ari zitzaiela eurek eseri behar zutela han eta, mesedez, lagateko leku hura libre. Egoera ikusita, neure lana egiten hasi nintzen –argazkiak atera– gertatzen zenaren lekukotasun grafikoa izateko.
Halako baten emakume ilehoria oihuka hasi zitzaidan: ALDE HEMENDIK, ALDE HEMENDIK!!!
-Zein zara zu, ba, nik alde egin dezadan elizatik  agintzeko? Denon etxea da.
Frogatuta dut ez dutela bat ere gogoko eurei argazkiak egitea, agerian geratzen baitira egiten dituzten zentzurik gabeko ekintzak, ulergaitzak eta basatiak.
Eta zer uste duzue egin zutela Jaizkibel konpainiakoak elkarren ondoan eser ez zitezen? Ba, euren artean jarri!
Jaizkibelekoak bankuetan eserita zeudela, argazkiak egin nizkien. Eta hara non hasi zitzaidan garrasika beste andrazko bat –bideo kamararekin agertzen den hori– ez egiteko argazkirik, emateko argazki kamara, emateko dokumentazioa, salaketa jarriko zidala ematen ez banion, –eta gaineratu zuen– berak epaiketa guztiak irabazten zituela!
Jaizkibel konpainia
Ez egiteko argazkirik Jaizkibel konpainiari? Ez egiteko argazkirik neure alabari, kantinerari? Baina, baina, zein uste dute direla? Iparra galdu dute, euren jokaera eskandalagarria da, denak psikiatrikoan sartzeko moduan daude!
Tente agertzen diren beste horiek, horrela egon ziren mezak iraun zuen bitartean, beti zutik, atzeko eserlekuetakoei eragotziz elizkizuna jarraitzea.
Eta neure buruari galdetzen diot: zeinek agindu dio serorari, izen-abizendun zerrenda horiek jartzea elizako eserlekuetan? Nork agintzen du elizan? Serorak berak? Euren ekintzekin auzo lotsa sentiarazten emakume horiek, agian? Non zegoen Martin Iturbe abadea? Noiz arte jarraituko du elizak isilik?

Nork: Gotzone Elu.2009/10/15 10:47:35.230 GMT+2
Etiketak: emakumeak jaizkibelkonpainia berdintasunaigualdad alardea mujeres | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/23 22:54:21.625 GMT+2

Kantinera desfilatzeko prestatzen

ezpainak margotzen

Alardean desfilatzeko kantinerak goiz samar jaiki behar izaten du. Goizaldeko 05:15ean etorri ziren pelukeroa eta makillatzailea. Bi ordutan egin behar izan zuten lana, 07:30ean Jaizkibel konpainia etorri baitzen kantineraren bila.
Prest desfilatzeko!
Pelukeroak eta makillatzaileak lan ona egin dute. Hortxe dugu kantinera lagunekin eta senideekin, desfilatzeko prest.

Nork: Gotzone Elu.2009/09/23 22:54:21.625 GMT+2
Etiketak: emakumeak jaizkibelkonpainia alardea laida | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/14 14:13:22.944 GMT+2

Jaizkibel Konpainia goizez desfilatzen

Laida-Anabel-Ramon-Naiara

Goizean goiz esnatu izan gara beti Alardea ikusteko. Umetan gure aita zenarekin Guadalupera meza entzutera, bidean kainabera moztu eta... aldapan gora. Bueltan, Errandonean ardo goxoa edan, eta etxera itzultzen ginen konpainiaren batekin. Gosaldu eta kale Nagusira, Apezpikuaren plazan bizi ginen eta.  Laida ere ume-umetatik esnatu izan dut goiz,  konpainiak nola joaten ziren kantineraren bila ikus zezan. Aurten, inoiz baino goizago jeiki behar izan dugu, kantinera etxean baikenuen. Goizeko 07:20an etorri ziren kantineraren bila: kapitaina, Anabel Salinas, tenienteak, Maite San Miguel eta Ramón Murua, eta sargentoak Naiara Salinas eta Ramón Ribera.

Jaizkibel konpainia

Lore-sorta zoragarria eman zioten; ondoren balkoira irten zen konpainiari agur egitera. Une horretatik aurrera hasi zen Jaizkibel konpainiarentzat Alardea.

Jaizkibel konpainia

Nork: Gotzone Elu.2009/09/14 14:13:22.944 GMT+2
Etiketak: emakumeak alarde hondarribia jaizkibel konpainia | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/09/09 19:37:11.889 GMT+2

Gora Jaizkibel konpainia!

Jaizkibel
Kale Nagusian jende ugari zegoen Jaizkibel konpainiari txaloka, euritako beltzen aurrean jarrita.

Nork: Gotzone Elu.2009/09/09 19:37:11.889 GMT+2
Etiketak: alardea hondarribia jaizkibel | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/09 19:37:11.889 GMT+2

Jaizkibel Konpainiaren lehenengo entsaioa

Jaizkibel konpainia_3384

Entsaioak egiten dira kantinerak ikas dezan ibiltzen musikaren erritmoan, baita botekin ere, bereziak baitira.
Alardea desfile militar baten imitazioa denez, konpainiako karguak ere militarrak dira: kapitaina, sargentoak...
Kantineraren ondoan sargento bi joaten dira; argazki honetan, ezker aldean Naiara Salinas doa, txikitako laguna. Duela urte batzuk, 2005ean, plastiko beltzak jarri zituzten lehenengo urtean, bera izan zen kantinera, eta Laida sargento atera zen bere ondoan. Eskumako aldean, Iraitz Txapartegi, "ahizpa txikia", entsaio guztietan aterako da sargento karguarekin, alarde egunean konpainiari txalotzen egongo baita kale Nagusian, euritako beltzen aurrean, beldurrik gabe.

Nork: Gotzone Elu.2009/09/09 19:37:11.889 GMT+2
Etiketak: alardea jaizkibel hondarribia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak