Urriaren 22an, Zahar Berrik eta Berriketan egitasmoak antolatzen ditugun aste bukaeretako ekintzen barruan, Ataungo Barandiaran museora joan ginen. Bertan, museoa ikusteaz gain, zerrategia eta errota ikusteko aukera ere izan genuen.
Lehenengo, Barandiaran museoaren ondoko zerrategia eta errota ikusi genituen. Bertako lagunak emandako azalpenekin orain dela gutxi arte nola funtzionatzen zuten eta nola bizi ziren entzun ahal izan genuen. Ondoren, Barandiaran museora hurbildu eta Joxe Miguel-en bizitzako pasarteak ezagutuz gure historiara hurbiltzeko aukera paregabea izan genuen..
Bertan 2 ordu pasa igaro ondoren, kotxea hartu eta lasai lasai bakoitza bere etxera hurbildu zen. Ederto pasa genuen goiz kultural hau!
Idatzi artikulu bat