Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2011/06/06 10:35:59.185 GMT+2

EKAINAREN 4EAN ELIZONDORA JOAN GINEN MINTZA EGUNA OSPATZERA!!

              Ekainaren 4ean ospatu zen seigarren aldiz Euskal Herri osoko Mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren, Getxoren Gasteizen eta Arrasaten txanda izan zen. Oraingoan, ordea, Baztan bailarak hartuko du lekukoa. Aurten, Elizondon ospatu zen eta ezin hobeto gainera. Elizondoko Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez bete ziren. Aurten, lehen aldiz larunbatean ospatzen dela igandean izan beharrean.

Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten partaideei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskaintzeko modu bat.

Ekainaren 4ean, bergara ekitaldiz betea egon zen (UEMA eguna, Atzegi eguna, hitzaldiak…). Hala ere, Elizondon ospatu den Mintza Egunera Berriketaneko 4 paratide joan ziren Arrasateko 7 lagunekin batera. Goizeko 9:00etan Eibartik zetorren autobusa hartu eta nafarroa aldera abiatu ginen egun eder bat pasatzera. Bertan, guztira 270 mintzalagun inguru bildu    ginen eguraldi ederrarekin.

 Goizean goizik ederki girotu genuen herria, bertako fanfarreren laguntzaz. Aukera izan genuen Pello Iriarteren eskutik Elizondoko historia eta istoriak ezagutzeko. Ondoren, Merkatu plazan elkartu eta elkarrekin bazkaldu genuen. Kafea eta kopa hartu ondoren, sari banaketari ekin zitzaion. Bertan, Euskal Herriko mintzalagunen artean sarituak izaten direnei pina banatzen zaie.  Aurtengo sarituak, Txomin Urrestarazu, Adelina Otxoa, Josean Gomez, Ainhoa Arroniz, Urko Ikardo eta Jon Mikel Goikoetxea izan ziren.

 Bukatzeko dantzarako gogoak zituenek ederki probestu zuten egunari bukaera emateko. Ondoren, autobusa hartu eta bakoitza bere herrirantz abiatu zen.

 
         Euskal Herriko txoko desberdinetako mintzalgunok bat egin genuen bertan. Helduak, gazteak, lotsatiak, irekiak, isilak, berritsuak... Soslai desberdin anitz baina helburu bera: Euskara!

 

Nork: berriketan.2011/06/06 10:35:59.185 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak