EKAINAK 6, MINTZA EGUNA ARRASATEN!!!!

Aurten bosgarren aldiz ospatuko da Euskal Herri osoko mintzapraktika programetako kideak batzeko Topagune Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Mintza Eguna jai aparta. Aurreneko aldiz Iruñean ospatu zen 2006an, eta ondorengo urteetan Donostiaren, Getxoren eta Gasteizen txanda izan zen. Oraingoan, ordean, gure eskualdeak hartuko du lekukoa. Aurten, Arrasaten ospatuko dugu. Ekainaren 6an Arrasateko Alde Zaharreko kaleak Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta solaskidez beteko dira.

Baina Mintza Eguna ez da besterik gabeko festa bat, helburu zehatzekin sortutako jaia da. Batetik, ospakizun honen bidez mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea eman nahi dira ezagutzera, era berean, tokian tokiko egitasmoetan parte hartzen duten paratideeei mugimendu bateratu baten kide direla ikusaraziz. Bestetik, mintzapraktikak duen aisialdiko alde ludikoa ere azpimarratu nahi da: mintzalagunek elkar ezagutzeko aukera paregabea baita Mintza Eguna, ikasturteari amaiera goxoa eskeintzeko modu bat.

Horrela, beraz, Arrasaten ospatuko den 5. Mintza Eguna dela eta, ekainaren 6an bazkari erraldoi bat izango da Herriko plaza nagusian. Baina aurretik, ongi etorria eta hamarretakoa egingo dugu kanpotik datozen  berbalagunekin. Ondoren, kalejira animatua ere izango da, Alde Zaharreko txoko bitxien inguruan azalpenak emango dituzten bitartean; eta azkenik, bazkari ostean, Kataia talde senegaldarraren kontzertua egingo da.

Ahaztu gabe, umorea, giroa, alaitasuna, betiko lagunak zein lagun berriak, Euskara eta ondo pasatzeko gainerako osagaiak ere bertan egongo direla. Beraz, animatu eta parte hartu, hori da egin behar den gauza bakarra.

Bestalde, atxikita bidaltzen dizuet Mintza Egunaren esku orria.

Azkenik, ziurrenik Eibar, Arrasate eta Bergara artean autobusa antolatuko da bertara hurbiltzeko, interesa duenak izen ematea zabalik dago.

 

EGITARAUA

11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan

12:00etan: Ibilbide gidatua

13:30etan: Kalejira

14:30etan: Bazkaria Herriko plazan

15:30etan: Sari banaketa

16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin

 

BAZKARIKO XEHETASUNAK:

Bazkari txartelaren prezioa 20€-koa da.

Menua: Patea, Paella, oilasko “pilotak” eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.

Izen ematea: Jardunen maiatzaren 21 baino lehen.

    • Tel. 943763661

 Mintza eguna - txikia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude