Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

Zahar Berri (Arrasateko anaia)

Zer da zahar berri? Jakin edozein informaziorako web gune bat egina daukagula, egin klik hemen eta bertara eramango zaitu ordenagailuak.Dena den hona hemen zer den Zahar Berri labur-labur:

AED, Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak aspalditik zeukaten kezka baten ondorio izan zen ZAHAR-BERRI.

Tamalez, Zahar Berri beharrezkoa da aurten ere, oraindik badago jendea arazoak dituena, euskaraz hitz egiteko, ikasitakoa egunerokotasunean erabiltzeko. Gure helburua da bide hori, euskara ikastetik euskara mintzatzera doan bide hori, leuntzea.

Lotsak, beldurrak, konfiantza ezak, eta askotan euskaldun zaharrok dauzkagun jarrerek ere oztopatzen dute euskararen erabilera, muga horiek guztion artean gainditu behar ditugu!

badira 9 urte abian dela egitasmo hau, euskara ikasten dabilen jendeari, ikasitakoa praktikan jartzeko gune aproposak eskaini nahian, azken finean euskararen erabilera era natural batean bultzatzeko!

Web gune honetan Zahar Berrin parte hartzeko modu ezberdinak aurkezten dizkizuegu, Berba Lagun, eta Berba Taldea. Animatu eta parte hartu!


Estatistikak