Irailaren 23an Bergara
eta Mundua XVII. mendean nola izan zen ezagutzeko aukera izan genuen Berriketan
egitasmoko mintzalagunek. Guztira Berriketanen parte hartzen dugun 12 pertsona
elkartu ginen.
Bertan, Andres de Madariaga Amatiano jaunak munduan izan zuen garrantzi historikoa azaldu zigun turismo bulegoko langileak. Bisita Seminarioko elizan hasi ginen, Andresek lagundu baitzuen eliza-mausoleoa eraikitzen, hura guztia finantziatuz.
Aldi berean, Bergarako San Martin plaza noiz eta nola sortu zen azaldu ziguten. Behin Seminarioko elizan bideoa eta informazioa jaso ondoren Bergarako San Pedro eta Bidekurutzetako merkatarien etxeak nolakoak ziren azaldu ziguten.
Bisita gidatu honen bidez, Bergarako Calatravako Ordenaren Zaldunaren bizitzaren pasarte garrantzitsuenak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.